Eibarko Udala

Ezohiko izaera duten kirol-lehiaketetara eta -txapelketetara joateko dirulaguntzak (2026)

Deskribapena: Ezohiko izaera duten kirol-lehiaketetara eta –txapelketetara joateko gastuak finantzatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Honako baldintza hauek betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko kirol-talde, kirol-erakunde edo elkarteek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak, betiere DLOren 13.2 artikuluan ezarritako debekurik ez badute: 

  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ezohiko kirol-txapelketa edo kirol-lehiaketa ofizial batean parte hartzeko sailkatuta egotea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Kirol Elkarte eta Entitateen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Sustatu edo praktikatu nahi den kirol horretako Gipuzkoako kirol federazioari gutxienez atxikitakoa izatea edo, lurralde mailako Federaziorik izan ezean, euskal Federazioari atxikia egotea.
  • Eibarko Udalaren Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren zenbatekoa jokalarien, talde teknikoaren eta federatiboen joan-etorrien, ostatuaren eta mantenuaren kostua izango da. Honako gastu hauek baino ez dira diruz lagunduko:

  • Garraio gastuak:
    • Partikularren ibilgailuetan egindako bidaiak: horrela kontabilizatuko dira, diruz-lagundutako jarduerak pertsonak lekualdatzea eskatu eta hori garraio pribatua egiten denean. Zenbatekoa, gehienez ere, 0,29 eurokoa izango da egindako kilometro bakoitzeko, gehi, hala badagokio, autopistaren peajea eta aparkalekua. Egindako kilometrotzat joko dira Eibarren eta helmugaren artean Google Maps aplikazioaren bidez kalkulatutako biderik laburrena. Autopistako bide-saria abonatzeko, tiketen bidez egiaztatu beharko da zer gastu egin den.
    • Garraio publikoan egindako bidaiak. Bidaiaren zenbatekoa ordainduko da, aldez aurretik bidaiari dagokion tiketa aurkeztuta, edo, hala badagokio, faktura.
  • Ostatu- eta mantenu- gastuak:
    • Ostatu hartzearen eta mantenu-gastuak: dagozkien fakturak aurkeztu behar dira, kirol elkartearen izenean eginak. Ez da tiketik onartuko.
    • Hoteleko aparteko gastuak eta edozein motatako luxuzko gastuak ez dira inola ere diruz lagunduko.
    • Ostatuen kasuan, zenbateko osoaren %100 ordainduko da, baldin eta mantenu motarik barne hartzen ez bada. Mantenua barne hartzen duten ostatu-gastuen kasuan, zenbateko osoaren % 75 ordainduko da.
    • Mantenuari dagokionez soilik, aurkeztutako gosari, bazkari eta afarien fakturen %50 ordainduko da.

Dirulaguntzaren eremutik kanpo geldituko dira Eibarko Udalak beste dirulaguntza batzuen bidez finantzatutako jarduera arruntak.

Eskaera egiteko epea: 2026ko urriaren 30etik abenduaren 1era (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. 

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  1. Entitate eskatzailearen (klub, entitate edo kirol-elkartea) IFZ.

  2. Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

  3. Entitatearen estatutuak, Elkarteen Erregistroan egindako inskripzioaren egiaztagiriarekin batera.

  4. Entitatearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiri eguneratua, entitate eskatzaileak izan behar du haren titularra. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo KI1401_D002 Titular-kontua orria behar bezala beteta eta banketxeak emandako zigiluarekin.

  5. Gipuzkoako lurraldeko kirol-federazio bati atxikia egotearen egiaztagiria, edo, kirol horretako lurraldeko federaziorik egongo ez balitz, euskal federazio bati atxikia egotearen egiaztagiria. Parte hartu den lehiaketa ofizialaren akta.

  6. Erakundearen ezohiko txapelketa ofizialerako joan-etorrien memoria: KI1401_D003 Jarduketa txostena behar bezala beteta. Memorian federazio-lizentzia duten eta bertaratu ziren kirolarien, teknikarien eta federazioen zerrenda jasotzen da.

  7. Dirulaguntzari egotzitako gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua: KI1401_D004 Sortutako gastu eta dirusarrerak behar bezala beteta. Gastuen eta diru-sarreren zerrenda formatu editagarrian aurkeztu beharko da. Diru-sarrerek eta gastuek bat etorri behar dute.

  8. Fakturak edo froga-balio baliokidea duten ordezko dokumentuak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, egindako gastua egiaztatzen dutenak, ordainketa-egiaztagiriekin batera, erakundearen ezohiko txapelketa ofizialerako joan-etorrien memorian (KI1401_D003) emandako ordena-zenbakiaren arabera korrelatiboki ordenatuta. Gastu berari dagozkion fakturen artxiboek erakundearen ezohiko txapelketa ofizialerako joan-etorrien memorian (KI1401_D003) adierazitako ordena-zenbakiarekin izendatuta egon behar dute.

  9. Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, elkarte eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.

  10. KI1401_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.

    a), b) eta c) dokumentuen kasuan deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren eskaeran, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Kirola, jarduera fisikoa eta bizimodu osantsua saila.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: 

https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/936268

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa: Dokumentazioa, deialdian aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta dirulaguntza ordaindu ahal izateko.

Dirulaguntza ordainketa bakarrean gauzatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena onartu ondoren.

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2026  
Ikusi | Jaitsi (220.8 KB)
KI1401_D002 Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (65.0 KB)
KI1401_D003 Jarduketa txostena (formatu irekia)  
Jaitsi (61.1 KB)
KI1401_D003 Jarduketa txostena (word formatua)  
Jaitsi (93.3 KB)
KI1401_D004 Sortutako gastuak eta dirusarrerak (formatu irekia)  
Jaitsi (6.8 KB)
KI1401_D004 Sortutako gastuak eta dirusarrerak (excel formatua)  
Jaitsi (14.7 KB)
KI1401_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
Ikusi | Jaitsi (124.0 KB)