Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezohiko izaera duten kirol-lehiaketetara eta –txapelketetara joateko dirulaguntzak (2022)

Deskribapena: Ezohiko izaera duten kirol-lehiaketetara eta –txapelketetara joateko gastuak finantzatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Honako baldintza hauek betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko kirol-talde, kirol-erakunde edo elkarteek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak, betiere DLOren 13.2 artikuluan ezarritako debekurik ez badute: 

  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ezohiko kirol-txapelketa edo kirol-lehiaketa ofizial batean parte hartzeko sailkatuta egotea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Kirol Elkarte eta Entitateen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Sustatu edo praktikatu nahi den kirol horretako Gipuzkoako kirol federazioari gutxienez atxikitakoa izatea edo, lurralde mailako Federaziorik izan ezean, euskal Federazioari atxikia egotea.
  • Eibarko Kirol Patronatuko Kirol Taldeen eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Urterako edo ikasturterako euskara plana izatea, Udaleko Euskara Zerbitzuak balidatua.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren zenbatekoa jokalarien, talde teknikoen eta federazioen joan-etorrien, ostatuaren eta mantenuaren kostua izango da. Honako gastu hauek baino ez dira diruz lagunduko::

  • Garraio gastuak:
    • Partikularren ibilgailuetan egindako bidaiak: horrela ordainduko dira partikularrek egin dituzten gastuak, baldin eta diruz lagundutako jarduerak pertsonak bidaiatzea eskatzen badu eta bidaia ibilgailu pribatuetan egiten bada. Kilometroko, gehienez ere, 0,29 euro ordainduko da, gehi, hala badagokio, autopistako bidesariaren eta aparkalekuaren kostuak. Egindako kilometrotzat joko dira Eibarren eta helmugaren artean Google Maps aplikazioaren bidez kalkulatutako biderik laburrena. Autopistako bidesaria eta parkina abonatzeko, aurkeztu egin beharko dira fakturak edo tiketak gastua justifikatzeko.
    • Garraio publikoan egindako bidaiak: joan-etorriaren zenbatekoa ordainduko da, dagokion faktura aurkeztu ondoren.
  • Alojamendua eta mantenua:
    • Ostatu- eta mantenu-gastuak: dagozkien fakturak aurkeztu behar dira, kirol elkartearen izenean eginak. Ez da tiketik onartuko.
    • Hoteleko aparteko gastuak eta edozein motatako luxuzko gastuak ez dira inola ere diruz lagunduko.

 

Kirolari, teknikari eta federazioen joan-etorri, ostatu eta mantenu gastuak bakarrik ordainduko dira.

Dirulaguntzaren eremutik kanpo geldituko dira Eibarko Udalak beste dirulaguntza batzuen bidez finantzatutako jarduera arruntak.

Benetan ordaindutako gastua hartuko da egindako gastutzat.

Tributuak dirulaguntza jaso dezaketen gastuak dira dirulaguntzaren onuradunak zuzenean ordaintzen dituenean. Ez dira inola ere diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke, ezta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

 

Eskaera egiteko epea: 2022ko ekainaren 15etik uztailaren 14ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. 

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Entitate eskatzailearen (klub, entitate edo kirol-elkartea) IFZ.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Eibarko Udalari dirulaguntza eskatzen zaion lehenengo aldia bada, edo entitatearen estatutuetan aldaketarik egin bada, entitatearen estatutuak, eta, horrekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Kirol-Elkarte eta -Entitateen erregistroan inskribatuta egotearen egiaztagiria.
  • Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria, elkarte eskatzaileak izan behar du haren titularra. Horretarako dokumentu hauetako edozeinek balio izango du kontuaren laburpena, libreta, banketxeak egindako egiaztagiria, edo "Titular-kontua" izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Gipuzkoako lurraldeko kirol-federazio bati atxikia egotearen egiaztagiria, edo, kirol horretako lurraldeko federaziorik egongo ez balitz, euskal federazio bati atxikia egotearen egiaztagiria.
  • Erakundearen ezohiko txapelketa ofizialerako joan-etorrien memoria. Memorian federazio-lizentzia duten eta bertaratu ziren kirolarien, teknikarien eta federazioen zerrenda jasotzen da.
  • Egindako gastuak justifikatzeko agiriak (FAKTURAK).
  • Elkarte eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Dirulaguntzaren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu badira, erantzunkizunpeko adierazpena eskatutako edo lortutako beste dirulaguntzei buruzkoa

 

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.

Prozedura hau tramitatzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, bai eskaera egiterako unean, bai hurrengo berrikuspenetan, Eibarko Udalak honako informazio hau kontsultatuko du, bitarteko telematikoen bidez:

  • Udalarekiko ordainketan egunean egotea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Legezko ordezkapenen kasuan, ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egotea.
  • Udaleko Euskara Zerbitzuak balidatutako urterako edo denboraldirako euskara plana izatea.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Kultura.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera egiten den egunetik zenbatuta.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/631487

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa: Dokumentazioa, deialdian aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta dirulaguntza ordaindu ahal izateko.

Dirulaguntza ordainketa bakarrean gauzatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena onartu ondoren.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2022: Ezohiko izaera duten kirol-lehiaketetara eta –txapelketetara joateko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 289 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Erantzukizunpeko adierazpena, eskatutako edo lortutako beste dirulaguntzei buruzkoa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Kirol-lehiaketak eta -txapelketak: justifikazio-memoria (word formatua)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 26 KB)
Kirol-lehiaketak eta -txapelketak: justifikazio-memoria (formatu irekia)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 23 KB)
Nabigazioa