Eibarren enpresak lekualdatzen edo handitzen/modernizatzen laguntzeko dirulaguntzak (2024)
Deskribapena: Enpresak Eibarrera/Eibarren lekualdatzeagatik edo Eibarko udalerriaren barruan instalazioak handitzeagatik/modernizatzeagatik dirulaguntzak eskatzea.
Hartzailea: Onuradunak ezingo dira egon inolako zehapen administratibo edo penala betetzen, sexuagatiko diskriminazio arau-haustea egiteagatik, ezta Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako legea dela-eta zehapena izateagatik ere.
Dirulaguntza hauek eskuratzeko aukeratik kanpo geratzen dira: partaidetza publikoa duten enpresak, sozietate publikoak, zuzenbide publikoko entitateak eta diru irabazi asmo bariko fundazioak eta elkarteak. Ostera, dirulaguntza hauek eskuratzeko aukera dute Eusko Jaurlaritzak laneratze-enpresatzat kalifikatutzat dituen enpresek eta laneratze-enpresen erregistroan inskribatutakoek, baldin eta sortu berriak badira.
Dirulaguntza honetatik kanpo geratzen dira honako jarduerak dituzten establezimenduak:
- Tabako-salmenta.
- Gasolindegiak.
- Jolas-, joko- eta apustu-aretoak.
- Merkataritza- eta elikadura-kate handiak.
Pertsona fisikoek, juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek jaso ahal izango dute dirulaguntza hau, DLOren 13.2 artikuluan ezarritako debekurik ez badute.
Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Lantokia Eibarren egotea.
- Enpresaren instalazioak lekuz aldatzea edo handitzea/modernizatzea Eibarko udalerriaren barruan, edo Eibarrera/Eibarren lekualdatzea 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, 2023ko urtarrilaren 31a baino lehen.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80koa izango da, 6.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin.
Eskaera egiteko epea: 2024ko abuztuaren 6tik urriaren 31ra (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
- Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
- Norbanakoek: NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
- Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta.
- Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.
- Ondasun erkidegoek: ondasun-erkidegoa eratzeko kontratua eta IFZ. Ondasun erkidegoak IFZrik ez badu, hura osatzen duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
- Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agira; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Agiri hauetako edozeinek balio du horretarako: bankuko kontu-laburpena, libreta, bankuak egindako egiaztagiria, edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ziurtagiri historikoa.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
- Enpresaren deskribapena, jarduera, proiektuaren justifikazioa, lekualdaketaren edo handitzearen/modernizazioaren xede den lokala eta egindako inbertsioak jasotzen dituen memoria. Diruz lagunduko den proiektuaren aurrekontua zehaztu beharko da.
- Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegokio, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.
- Dirulaguntzaren eskaera egiterakoan diruz lagundu daitezkeen gastuak egin eta ordaindu badira, deialdiaren hamalaugarren atalean jasotako justifikazioari dagokion dokumentazioa.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/776105
Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Ez da ordainketarik aurreratuko. Onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta ordaindu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da zuribidea edo justifikazioa deialdian aurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea eta zuribidea Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran egiaztatzea.
Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:
Dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko onuradunak duen epea 2025eko martxoaren 3an amaituko da.
Justifikatzeko modua JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da. Elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez eta honako dokumentu hauek izango ditu:
- Dirulaguntzaren xede diren gastuetan izandako diru-sarreren eta gastuen zerrenda sailkatua, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa eta jaulkipen-data jarrita GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA ereduaren arabera.
- Diruz lagundu diren gastuen frogagiriak eta gastu horiek ordaindu izanari buruzko frogagiriak: fakturak edo horien ordezkoak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak, betiere modu korrelatiboan ordenatuta eta aurreko atalean aipatutako GASTUEN ETA SARREREN zerrenda zenbakitu horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
- Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegokio, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Deialdia 2024: Eibarren enpresak lekualdatzen edo handitzen/modernizatzen laguntzeko dirulaguntzak Ikusi | Jaitsi (462.2 KB) |
Titular-kontua Ikusi | Jaitsi (64.8 KB) |
GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA (EXCEL formatuan) Jaitsi (13.3 KB) |
GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA (formatu irekian) Jaitsi (5.9 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |