“ELKARTASUN BEKAK" programarako dirulaguntzak (2026)
Deskribapena: “Elkartasun bekak” programarako dirulaguntzen eskaera egitea.
Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko baldintza hauek betetzen dituztenak dira, baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:
- Eibarko udal erroldan gutxienez 3 urte eramatea deialdiaren laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik.
- Aurkezten den proiektu horretarako beste erakunde edo elkarteren baten honen antzeko bekarik jasotakoa edo onuraduna ez izatea.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Eskaera egiten duen bakoitzari emango zaion dirulaguntzak ezingo du gainditu 1.500 euroko zenbatekoa.
Eskaera egiteko epea: 2026ko urriaren 13tik azaroaren 3ra (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
- Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
- Udal webgunearen bitartez: hitzordua eskatu PEGORAn.
- Telefonoz: 940 70 84 00 / 010.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan aurkeztuz gero, GI3004_D001 Elkartasun Beken eskaera behar bezala beteta eta sinatuta eta eskatzailearen NANaren edo balio bereko beste dokumenturen baten kopia. Eskaera elektronikoki edo PEGORAn eginez gero, eskabide hori elektronikoki beteko da formulario baten bidez.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa, IFZa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
- Frogagiri eguneratua, eskaera egiten duenaren banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren nortasunarekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren kontu-laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo GI3004_D002 Titular-kontua orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
- Adierazitako merituak egiaztatzeko dokumentazioa.
- Parte hartuko den proiektuaren deskripzioa, GI3004_D003 Jarduera-txostena eredua aurkeztuta. Gutxienez, ondoko zehaztasun hauek eman behar dira: eskaera egin duenak zertan egingo duen lan, non, zenbat denboraz eta proiektuaren ardura duen GKEren izena.
- Bekaduna lanean arituko den herrialdeko GGKEren edo entitatearen beste egiaztatze-agiri batzuk.
- Zerga Gipuzkoatik, Bizkaitik edo Arabatik kanpoko lurraldeetan ordaindu behar izanez gero, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- GI3004_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.
- Egingo den elkarlanaren deskripzioarentzat beharrezkoa den beste edozein informazio osagarri.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:
https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/929444
Dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza zati 2tan ordainduko da:
- %75a dirulaguntza eman ondoren; aurretik abioi-txartelen ordainketari dagokion egiaztagiria edo horren balio bereko dokumentua aurkeztu behar da, baita aseguru-polizaren kopia ere.
- Gainerako %25a, justifikazio txostena eta fakturak aurkeztu eta egiaztatu ondoren.
Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:
Onuradunak, dirulaguntza emateko helburua bete duela zuritzeko eta jasotako dirua zertan erabili duen justifikatzeko duen epea 2027ko abenduaren 30ean amaituko da.
Dirulaguntzaren justifikazioa honako leku hauetan aurkeztu ahal izango da:
- Elektronikoki, udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitetik. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da. Tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala.
- Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
- Udal webgunearen bitartez: hitzordua eskatu PEGORAn.
- Telefonoz: 940 70 84 00 / 010.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan.
Justifikatzeko modua JUSTIFIKAZIO KONTUA delakoaren bidez egingo da, eta dokumentu hauek ditu:
- GI3004_D004 Azken txostena lankidetzan jardun duenak egin dituen lanak deskribatzen.
- Helmugako herrialdearen GKEren ziurtagiria, egonaldia edo denbora azaltzen (data zehatzak behar dira).
- Joan-etorrien (bidaia) eta istripu eta gaixotasun polizen gastuak justifikatzeko balio duten fakturak edo horien ordezkoak, ordainketa-egiaztagiriekin batera.
- Joan-etorrien (bidaia) gastuen zenbatekoa eta istripu eta gaixotasun polizak ez badituzte betetzen laguntzaren zenbateko osoa, fakturak edo horien ordezkoak aurkeztu behar dira joandako herrialdean egindako beste gastu horiek justifikatzeko (ostatua, mantenua, hango joan-etorriak), ordainketa-egiaztagiriekin batera.
- Zerga Gipuzkoatik, Bizkaitik edo Arabatik kanpoko lurraldeetan ordaindu behar izanez gero, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- GI3004_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Deialdia 2026 Ikusi | Jaitsi (459.0 KB) |
|
GI3004_D001 Eskaera Elkartasun Bekak Ikusi | Jaitsi (304.2 KB) |
|
GI3004_D002 Titular Kontua Ikusi | Jaitsi (66.8 KB) |
|
GI3004_D003 Jarduera-txostena (word formatuan) Jaitsi (22.1 KB) |
|
GI3004_D003 Jarduera-txostena (formatu irekian) Jaitsi (26.1 KB) |
|
GI3004_D004 Azken-txostena (word formatuan) Jaitsi (23.2 KB) |
|
GI3004_D004 Azken-txostena (formatu irekian) Jaitsi (15.6 KB) |
|
GI3004_D005 Erantzukizunpeko adierazpena Ikusi | Jaitsi (124.4 KB) |
| Egin tramitea internet bidez |
|---|
| Hasi tramitea Egin tramitea online |