Eibarko Udala

Eibarko udalerrian kirol-erakundeen ohiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak (2026)

Deskribapena: Eibarko udalerrian kirol-erakundeen ohiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Honako baldintza hauek betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko kirol-talde, kirol-erakunde edo elkarteek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak, betiere DLOren 13.2 artikuluan ezarritako debekurik ez badute: 

  • Eusko Jaurlaritzaren Kirol Elkarte eta Entitateen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Sustatu edo praktikatu nahi den kirol horretako Gipuzkoako kirol federazioari gutxienez atxikitakoa izatea edo, lurralde mailako Federaziorik izan ezean, euskal Federazioari atxikia egotea.
  • Eibarko Udalaren Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Urterako edo ikasturterako euskara plana izatea, Udaleko Euskara Zerbitzuak balidatua.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Deitutako dirulaguntzaren zenbatekoa Kirol Elkartearen urteko aurrekontu arruntaren % 20 izango da. Auditore-txostena duten dirulaguntzen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa, deitutako zenbatekoaren barruan, kirol-elkartearen aurrekontu arruntaren % 20 gehi auditore-txostenaren kostua izango da, gehienez ere emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 3an.

Eskaera egiteko epea: 2026ko urriaren 7tik 28ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

    1. Entitate eskatzailearen (klub, entitate edo kirol-elkartea) IFZ.

    2. Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

    3. Entitatearen estatutuak, Elkarteen Erregistroan egindako inskripzioaren egiaztagiriarekin batera.

    4. Entitatearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiri eguneratua, entitate eskatzaileak izan behar du haren titularra. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo KI1400_D002 Titular-kontua orria behar bezala beteta eta banketxeak emandako zigiluarekin.

    5. KI1400_D003 Proiektuaren edo jardueraren memoria. Memorian egongo dira uneko denboraldian federazio-lizentzia indarrean izan duten kirolari eta teknikarien zerrenda, gastu eta diru-sarreren aurrekontua, ikasleen eta kirol-hastapenetako taldeen zerrenda, eta jarduera-programaren gaineko informazioa.

    6. KI1400_D004 Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua Elkartearen Batzar Nagusiak onetsia eta behar bezala beteta formatu editagarrian.

      Aurrekontuan adieraziko da ea aurrekontua urtekoa - 2026 - den edo denboraldikoa - 2025ko abuztua - 2026eko uztaila). Gastu eta diru-sarrera arrunten aurreikuspena jasoko da, gastuaren edo sarreraren izaeraren arabera behar bezala taldekatuta

      Dirulaguntza hau eskatzen duten kirol elkarteen urteko aurrekontu arruntetik kanpo geratuko dira Eibarko Udalak beste dirulaguntzen bidez finantzatutako ezohiko jarduerak. Halaber, kirol-elkarteen urteko aurrekontu arruntetik kanpo geratuko dira elkarteek egindako jarduerak, baldin eta kirol-jarduera hutsak ez badira.

    7. Gipuzkoako lurraldeko kirol-federazio bati atxikia egotearen egiaztagiria, edo, kirol horretako lurraldeko federaziorik egongo ez balitz, euskal federazio bati atxikia egotearen egiaztagiria.

    8. KI1400_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.

    9. Zerga Gipuzkoatik, Bizkaitik edo Arabatik kanpoko lurraldeetan ordaindu behar izanez gero, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    a), b) eta c) dokumentuen kasuan deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren eskaeran, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten.

    Sail arduraduna: Eibarko Udaleko Kirola, jarduera fisikoa eta bizimodu osasuntsua saila.

    Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

    Ebazteko gehieneko epea: Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera egiten den egunetik zenbatuta.

    Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: 

    Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza bi ordainketetan banatuko da:

    • % 80a dirulaguntza eman ondoren.
    • Gainerako % 20a justifikazioko kontua aurkeztu eta hura egiaztatu ondoren. 

     

    UDALAK EMANDAKO DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA EDO ZURIKETA:

    Jarduera gauzatzeko edo funtsak erabiltzeko epea egun hauetan bukatuko da:

    • Denboraldikoa egiten diren jardueren kasuan, 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era.
    • Urteka egiten diren jardueren kasuan, 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

     

    Elkarte onuradunak egun hauetara arte izango du epea justifikatzeko dirulaguntzaren xede izan den jarduera gauzatu duela eta jasotako funtsak erabili dituela:

    • Denboraldiko aurrekontuaren kasuan, 2026ko azaroaren 27ra arte.
    • Urteko aurrekontuaren kasuan, 2027ko otsailaren 26ra arte.

     

    10.000 EURO EDO HORTIK GORAKO DIRULAGUNTZAK (AUDITORE-TXOSTENA DUTENAK) JUSTIFIKATZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

    Dirulaguntzaren justifikazioa JUSTIFIKAZIO-KONTUA AUDITOREAREN TXOSTENAREKIN modalitatean egingo da. Auditorearen txostena izango duen Justifikazio Kontua, EHA/1434/2007 Aginduan xedatutakoaren arabera egingo da. Agindu horrek arautzen du "kontu-auditoreen jarduera-araua, estatuko sektore publikoaren esparruko dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduko 74. artikuluan aurreikusiak.

    Auditoretza-txostena dakarren justifikazio-kontua elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez eta honako dokumentu hauek izango ditu:

    • KI1400_D006 Jarduketa txostena, dirulaguntza ematerakoan jarritako baldintzak bete egin direla justifikatzen duena,   behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta. Memorian egongo dira uneko denboraldian federazio-lizentzia indarrean izan duten kirolari eta teknikarien zerrenda, ikasleen eta kirol-hastapenetako taldeen zerrenda, eta jarduera-programaren gaineko informazioa. Memorian euskara ekintza-planaren betetze maila ere jaso beharko da.
    • Memoria ekonomiko laburtu bat, non jasoko baitira diruz lagundutako jarduerak egitean egindako gastuak, behar bezala multzokatuta, eta, hala badagokio, hasieran aurrekontuan sartutako zenbatekoak eta gertatutako desbideratzeak.
    • KI1400_D008 Dirulaguntzen justifikazio-kontua berriskusteko txostena behar bezala beteta.

     

    10.000 EUROTIK BEHERAKO DIRULAGUNTZAK JUSTIFIKATZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

    JUSTIFIKAZIO-KONTUAREN modalitatean justifikatuko da dirulaguntza.

    Justifikazio-kontua elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez eta honako dokumentu hauek izango ditu:

    • KI1400_D006 Jarduketa txostena, dirulaguntza ematerakoan jarritako baldintzak bete egin direla justifikatzen duena,   behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta. Memorian egongo dira uneko denboraldian federazio-lizentzia indarrean izan duten kirolari eta teknikarien zerrenda, ikasleen eta kirol-hastapenetako taldeen zerrenda, eta jarduera-programaren gaineko informazioa. Memorian euskara ekintza-planaren betetze maila ere jaso beharko da.
    • KI1400_D007 Sortutako gastuak eta diru-sarrerak. Gastuen eta diru-sarreren zerrenda formatu editagarrian aurkeztu beharko da. Diru-sarrerek eta gastuek bat etorri behar dute.
    • Fakturak edo froga-balio baliokidea duten ordezko dokumentuak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, egindako gastua egiaztatzen dutenak, ordainketa-egiaztagiriekin batera, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (KI1400_D007) emandako ordena-zenbakiaren arabera korrelatiboki ordenatuta. Gastu berari dagozkion fakturen artxiboek GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDAN (KI1400_D007) adierazitako ordena-zenbakiarekin izendatuta egon behar dute.
      • Banku-transferentzia bidez egin beharko dira 400 euro edo hortik gorako ordainketa guztiak.
      • 400 eurotik beherako eskudiruzko ordainketak baino ez dira onartuko. Hornitzailearen ordainagiria aurkeztuz egiaztatuko dira, behar bezala sinatuta, ordainketa egiten duen subjektu zorduna eta gastuaren kontzeptua identifikatuta. Hornitzaile berari egindako ordainketak ezin izango dira zatikatu murrizketa hori saihesteko.
    • KI1400_D009 Langileek emandako denborari buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta dirulaguntzaren erakunde onuradunak sinatuta. Aurkeztutako justifikazioa ez baletor bat aurretiazko memorian jasotako hasierako aurreikuspenarekin, alde hori eragin duten arrazoiak justifikatu beharko dira dirulaguntza ematerakoan jarritako baldintzak bete egin direla justifikatzen duen jarduera-memorian (KI1400_D006 eredua). Langileen gastuen zenbateko osoa, Gizarte Segurantza barne, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (KI1400_D007) jaso beharko da.  Honako hauek erantsi beharko dira: lan kontratuak, nominak, Langileen Izen-Zerrenda (LZI), erakunde onuradunaren kargurako Kotizazioen Likidazio-Zerrenda KLO) eta dagozkien ordainagiriak. Era berean, PFEZ atxikipenen 110 hiruhileroko ereduak aurkeztuko dira, eta dirulaguntza hamar hilabetetik gorakoa bada, baita urteko PFEZaren 190 eredua ere, dagozkien ordainagiriekin batera.
    • Bidaia- eta ostatu-gastuak justifikatzeko, KI1400_D010 Bidai eta ostatu gastuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta dirulaguntzaren enpresa onuradunak sinatuta. Horrekin batera, gastua justifikatzen duten merkataritza-dokumentuak aurkeztu behar dira (erabilitako garraiobidearen txartelak, tiketa, fakturak...), horiek baitira zenbatekoa zehazteko oinarria. Joan-etorrien eta bizitokien zenbateko osoa GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN jaso beharko da (KI1400_D007).
    • Jarduerak garatzeko hornidura, obrak edo zerbitzuak kontratatu badira eta diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 15.000 €- tik gorakoa (BEZik gabe) bada hornidura- eta zerbitzu kontratuetarako, edo 40.000 €-tik gorakoa (BEZik gabe) obra-kontratuetarako, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza. Honako kasu hauetan: a) kontratuaren objektuaren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar besteko erakunderik ez dagoenean, b) gastua dirulaguntza eman aurretik egin denean edo/eta c) aurkeztutako eskaintzen artean proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratu ez denean, salbuespen horiek justifikatzen dituen dokumentua.
    • KI1400_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.
    • Zerga Gipuzkoatik, Bizkaitik edo Arabatik kanpoko lurraldeetan ordaindu behar izanez gero, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    Deskargatu dokumentuak
    Deialdia 2026  
    Ikusi | Jaitsi (347.4 KB)
    KI1400_D002 Titular Kontua  
    Ikusi | Jaitsi (65.0 KB)
    KI1400_D003 Proiektuaren edo jardueraren memoria (formatu irekia)  
    Jaitsi (55.0 KB)
    KI1400_D003 Proiektuaren edo jardueraren memoria (word formatua)  
    Jaitsi (99.1 KB)
    KI1400_D004 Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua (formatu irekia)  
    Jaitsi (5.8 KB)
    KI1400_D004 Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua (excel formatua)  
    Jaitsi (12.4 KB)
    KI1400_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
    Ikusi | Jaitsi (122.3 KB)
    KI1400_D006 Jarduketa txostena (formatu irekia)  
    Jaitsi (61.8 KB)
    KI1400_D006 Jarduketa txostena (word formatua)  
    Jaitsi (107.0 KB)
    KI1400_D007 Sortutako gastuak eta diru-sarrerak (formatu irekia)  
    Jaitsi (6.8 KB)
    KI1400_D007 Sortutako gastuak eta diru-sarrerak (excel formatua)  
    Jaitsi (14.7 KB)
    KI1400_D008 Dirulaguntzen justifikazio-kontua berriskusteko txostena (formatu irekia)  
    Jaitsi (53.9 KB)
    KI1400_D008 Dirulaguntzen justifikazio-kontua berriskusteko txostena (word formatua)  
    Jaitsi (32.5 KB)
    KI1400_D009 Langileek emandako denborari buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
    Ikusi | Jaitsi (167.6 KB)
    KI1400_D010 Bidai eta ostatu gastuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
    Ikusi | Jaitsi (275.3 KB)