Eibarko establezimenduetako errotuluak, inskripzioak eta irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo elebietan (euskaraz eta gazteleraz) jartzeko dirulaguntzak (2026)
Deskribapena: Eibarko establezimenduetako errotuluak, inskripzioak eta irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo elebietan (euskaraz eta gazteleraz) jartzeko dirulaguntzen eskaera egitea.
Hartzailea: Hauek dira onuradunek dirulaguntza eskuratzeko bete behar dituzten baldintzak:
Establezimenduaren baldintzak:
- Dirulaguntzaren objektu den lokal komertziala, industriala edo elkartearen egoitza Eibarren kokatuta egon beharko da.
- Establezimenduaren kanpoaldean jarritako errotulu, elementu edo inskripzioen kasuan, udalaren lizentzia izan beharko da.
Irudi korporatiboa osatzen duten errotuluen, inskripzioen edo elementuen baldintzak:
- Testuak euskaraz edo ele bietan egon beharko dira zuzen eta egoki idatzita.
- Testuak ele bietan daudenean, euskararen presentzia, gutxienez, gaztelaniaren parekoa izango da dirulaguntza jaso ahal izateko.
- Gastu guztiak 2025eko azaroaren 16tik 2026ko azaroaren 14ra bitartean egin beharko dira (biak barne).
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Eibarko Udalak honako dirulaguntzak emango ditu gehienez:
- Errotulu nagusia euskaraz edo ele bietan jartzeko egindako gastuaren % 40. Nolanahi ere, kontzeptu horrengatik emango den dirulaguntza gehienez 300€koa izango da.
- Kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo ele bietan jartzeko egindako gastuaren % 40. Nolanahi ere, kontzeptu horrengatik emango den dirulaguntza gehienez 300€koa izango da.
- Irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo ele bietan jartzeko egindako gastuaren % 20. Nolanahi ere, kontzeptu horrengatik emango den dirulaguntza gehienez 150€koa izango da.
Eskatzaile bakoitzari eman dakiokeen gehieneko dirulaguntza sekula ere ezingo da izan aukeratu den jarduerak, proiektuak edo programak duen kostutik gorakoa.
Eskaera egiteko epea: 2026ko irailaren 7tik azaroaren 16ra (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
- Nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
- Norbanakoek: NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
- Pertsona juridikoek: eskritura eta erakundearen edo entitatearen eraketa jasotzen duen dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak.
-
Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
-
Frogagiria eguneratua, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen establezimenduaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo EU3002_D002 Titular-kontua orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
- Gastua zuritzeko dokumentazioa:
- Errotulo nagusia euskaraz edo ele bietan jartzearen gastuaren faktura, ordainketa-egiaztagiriekin batera.
- Kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo ele bietan jartzearen gastuaren faktura, ordainketa-egiaztagiriekin batera. Inskripzioa erakusleihoan edota toldoetan den kasuetan ez da kristalaren edota toldoaren gastua diruz lagunduko.
- Irudi korporatiboko elementuak euskara edo ele bietan jartzearen gastuaren faktura (poltsak, biltzeko papera, zigilua, sobreak, ibilgailuen errotulazioa, laneko arroparen estanpazioa) ordainketa-egiaztagiriekin batera.
- Dirulaguntza zertarako erabili den argitzeko dokumentazioa:
- Errotulu nagusiaren kasuan: errotuluaren argazkia eta argazki panoramikoa errotuluaren kokapena ikusten delarik.
- Barruko eta kanpoko inskripzio finkoen kasuan: inskripzio bakoitzaren argazkia eta horien argazki panoramikoa kokapena ikusten delarik.
- Irudi korporatiboko elementuen kasuan: elementu bakoitzaren argazki bat. Ibilgailuen errotulazioaren kasuan eta laneko arroparen estanpazioaren kasuan, argazkia.
- Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko EU3002_D003 Erantzukizunpeko adierazpena orria behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Euskara saila.
Ebazpen organoa: Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, hiru hilabetekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:
https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/922591
Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Eginda dauden jarduera batzuei ematen zaien dirulaguntza izaterakoan, dirulaguntza eskaerarekin batera egingo da diruz lagundu daitekeen jarduera bete izanaren justifikazioa eta jasotako diruaren aplikazioari dagokion justifikazioa edo zuriketa, deialdian ezartzen den dokumentazioa aurkeztuta.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Deialdia 2026 Ikusi | Jaitsi (398.7 KB) |
|
EU3002_D002 Titular-kontua Ikusi | Jaitsi (65.0 KB) |
|
EU3002_D003 Erantzukizunpeko adierazpena Ikusi | Jaitsi (124.6 KB) |
| Egin tramitea internet bidez |
|---|
| Hasi tramitea Egin tramitea online |