Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko establezimenduetako errotuluak, inskripzioak eta irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo elebietan (euskaraz eta gazteleraz) jartzeko dirulaguntzak (2023)

Deskribapena: Eibarko establezimenduetako errotuluak, inskripzioak eta irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo elebietan (euskaraz eta gazteleraz) jartzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Hauek dira onuradunek dirulaguntza eskuratzeko bete behar dituzten baldintzak:

Establezimenduaren baldintzak:

  • Dirulaguntzaren objektu den lokal komertziala, industriala edo elkartearen egoitza Eibarren kokatuta egon beharko da.
  • Establezimenduaren kanpoaldean jarritako errotulu, elementu edo inskripzioen kasuan, udalaren lizentzia izan beharko da.

 

Irudi korporatiboa osatzen duten errotuluen, inskripzioen edo elementuen baldintzak:

  • Testuak euskaraz edo ele bietan egon beharko dira zuzen eta egoki idatzita.
  • Testuak ele bietan daudenean, euskararen presentzia, gutxienez, gaztelaniaren parekoa izango da dirulaguntza jaso ahal izateko.
  • Gastu guztiak 2022ko azaroaren 12tik 2023ko azaroaren 13ra bitartean egin beharko dira (biak barne).

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa:  Eibarko Udalak honako dirulaguntzak emango ditu gehienez:

  • Errotulu nagusia euskaraz edo ele bietan jartzeko egindako gastuaren % 40. Nolanahi ere, kontzeptu horrengatik emango den dirulaguntza gehienez 300€koa izango da.
  • Kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo ele bietan jartzeko egindako gastuaren % 40. Nolanahi ere, kontzeptu horrengatik emango den dirulaguntza gehienez 300€koa izango da.
  • Irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo ele bietan jartzeko egindako gastuaren % 20. Nolanahi ere, kontzeptu horrengatik emango den dirulaguntza gehienez 150€koa izango da.

 

Eskatzaile bakoitzari eman dakiokeen gehieneko dirulaguntza sekula ere ezingo da izan aukeratu den jarduerak, proiektuak edo programak duen kostutik gorakoa.

Eskaera egiteko epea: 2023ko ekainaren 9tik azaroaren 13ra (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den inprimakiari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
    • Norbanakoek: NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
    • Pertsona juridikoek: eskritura eta erakundearen edo entitatearen eraketa jasotzen duen dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

  • Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen establezimenduaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.

  • Gastua zuritzeko dokumentazioa:
    • Errotulo nagusia euskaraz edo ele bietan jartzearen gastuaren faktura.
    • Kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo ele bietan jartzearen gastuaren faktura. Inskripzioa erakusleihoan edota toldoetan den kasuetan ez da kristalaren edota toldoaren gastua diruz lagunduko.
    • Irudi korporatiboko elementuak euskara edo ele bietan jartzearen gastuaren faktura (poltsak, biltzeko papera, zigilua, sobreak, ibilgailuen errotulazioa, laneko arroparen estanpazioa).
  • Dirulaguntza zertarako erabili den argitzeko dokumentazioa:
    • Errotulu nagusiaren kasuan: errotuluaren argazkia eta argazki panoramikoa errotuluaren kokapena ikusten delarik.
    • Barruko eta kanpoko inskripzio finkoen kasuan: inskripzio bakoitzaren argazkia eta horien argazki panoramikoa kokapena ikusten delarik.
    • Irudi korporatiboko elementuen kasuan: elementu bakoitzaren argazki bat. Ibilgailuen errotulazioaren kasuan eta laneko arroparen estanpazioaren kasuan, argazkia.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Euskara saila.

Ebazpen organoa: Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, hiru hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/700147

Oharrak:

  • Interesatu bakoitzak kontzeptu hauetako bakoitzerako egin dezake eskaera:
    • Errotulu nagusia.
    • Kanpoko edota barruko inskripzio finkoak.
    • Irudi korporatiboko elementuak.
  • Ez da dirulaguntzarik emango errotulua, inskripzioak edota irudi korporatiboko elementuetan izen propioa edo marka bakarrik agertzen bada. Langintza motaren edo jarduera profesionalaren adierazlea hartuko da kontuan.
  • Udalak eskatzaile bakoitzari behin bakarrik emango dio dirulaguntza kontzeptu bakoitzeko (errotulua, inskripzioak, irudi korporatiboko elementuak).
  • Onuradunak, bere aldetik, konpromisoa hartuko du diruz lagundutako errotuluak, inskripzioak edota irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo ele bietan izaten jarraituko duela hortik aurrera.

 

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Daborduko eginda dauden jarduera batzuei ematen zaien dirulaguntza izaterakoan, dirulaguntza eskaerarekin batera egingo da diruz lagundu daitekeen jarduera bete izanaren justifikazioa eta jasotako diruaren aplikazioari dagokion justifikazioa edo zuriketa, deialdian ezartzen den dokumentazioa aurkeztuta.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2023: Eibarko establezimenduetako errotuluak, inskripzioak eta irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo elebietan (euskaraz eta gazteleraz) jartzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 306 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 65 KB)
Nabigazioa