Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Adikzioen arazoak izan eta herritik kanpoko zentroetan tratamendua jasotzen duten pertsonei zuzendutako dirulaguntzak (2020)

Deskribapena: Adikzioen arazoak izan eta herritik kanpoko zentroetan tratamendua jasotzen duten pertsonei zuzendutako dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsonak honako baldintza hauek betetzen dituztenak izango dira, beti ere DLOren 13. artikuluko debekuren baten eraginpean ez badaude:

  • Eskaera egiteko unean 18 urte beteta izatea.
  • Eibarren, gutxienez, eskaera egiten den eguna baino sei hilabete lehenago erroldatuta egotea.
  • EHAEko zentro publiko, itunpeko zentro edo gizarte-erakunde batean adikzioen arazoengatik tratamendu bat egiten egotea.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Joan-etorrietarako ezartzen diren zenbatekoak hauek dira: 10 euro (joan eta etorri) bakarrik joanda eta 20 euro lagunduta tratamendu zentroak eskatzen badu.  

Eman daitekeen gehieneko zenbatekoa 1200 eurokoa izango da urteko eta onuradun bakoitzeko; joan-etorriak lagunarekin eginez gero, urtean 1800 euroko dirulaguntza emango da.

Eskaera egiteko epea: 2020ko uztailaren 28tik azaroaren 6ra (egun hori barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: Udaleko Gizartekintzan, Portalea eraikina, Bista Eder 10 (4. solairua).
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Adikzioen arazoak izan eta Eibartik kanpoko zentroetan tratamendua jasotzen duten pertsonentzako dirulaguntza eskatzeko orria behar bezala beteta .
  • Eskatzailearen NAN, AIZ, pasaportea edo horren baliokide den agiria.
  • Dirulaguntza jasotzeko baimendu den pertsonaren NAN, AIZ, pasaportea edo horren baliokide den agiria.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Frogagiria, dirulaguntzaren diru sarrera egingo den banku-kontuaren titularitatearena; dirulaguntzaren eskatzaileak baimendu duen pertsonaren nortasunarekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Tratamendu zentroaren dokumentua edo ziurtagiria; agiri horretan, tratamendua noiz hasi zen eta joateko laguntzailerik behar duen jasoko da.
  • Beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/516275

Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza ordaintzeko, tratamendua jaso den zentroko egiaztagiria aurkeztu behar da aldez aurretik. Egiaztagirian hauek jaso beharko dira: egindako joan-etorriak, zein egunetan joan den eta norbaitek lagundu dion.

Dirulaguntzari dagozkion ordainketak hilea amaitu ondoren egingo dira, aurretik hilean zehar edo aurreko hilabeteetan egin diren joan-etorriak justifikatuta. 

Dirulaguntza ez zaio sekula ordainduko onuradunari berari; dirulaguntzaren eskaera egiten duenean orri honetan eman behar du ordainketa aginduan joango den pertsonaren izena.

Dirulaguntzaren zenbatekoa, normalean, laguntza emateko erabakia hartu eta hurrengo urteko urtarrilean likidatuko da. Likidazioa aurretik egiteko arrazoiak edo motiboak hauek dira:

  • Tratamenduan baja ematea edo bertan behera uztea.
  • Onuraduna hiltzea.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2020: Adikzioen arazoak izan eta herritik kanpoko zentroetan tratamendua jasotzen duten pertsonei zuzendutako dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 281 KB)
Adikzioen arazoak izan eta herritik kanpoko zentroetan tratamendua jasotzen duten pertsonei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 153 KB)
Titularra - kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 66 KB)
Nabigazioa