“DIRULAGUNTZAK IKASLEEI” programari dagozkion dirulaguntzak (2026)
Deskribapena: “dirulaguntzak ikasleei” programari dagokion dirulaguntzaren eskaera egitea.
Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko hauek dira baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:
- Eibarren etengabe erroldatuta egotea 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko maiatzaren 31ra bitartean.
- 2001eko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak.
- Irakaskuntza arautuetako ikasketak edo gutxienez 600 orduko iraupeneko okupazio-ikasketak egiten aritzea. Ohiko ikasturtearen pareko iraupena duten master eta doktorego homologatuak edo arautuak ere diruz lagunduko dira; baita helduen hezkuntzarako zentro publikoetan egiten diren ikasketak ere (HHE). Laguntza hauetatik kanpo geratzen da prestakuntza osagarria (hizkuntzak, informatika –erabiltzaile ezagutza-, gidabaimena...).
Eskaera egiteko epea: 2026ko irailaren 14tik urriaren 16ra (biak barne).
Eskaerak aurkezteko tokia: Eskaerak Eibar Udalak Errebal kaleko 11. zenbakian (Errebal Plazia) jarriko duen bulegoan aurkeztu behar dira. Hona hemen ordutegia:
- Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 09:30-13:30.
- Astearte eta ostegunetan: 09:30-13:00 eta 15:00-18:30.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 70 € izango da ikasle bakoitzeko.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Dirulaguntzak ikasleei eskaera-orria behar bezala beteta eta sinatuta.
- Matrikularen egiaztagiria.
- Dirulaguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo bankuko kontuaren titulartasunari buruzko datuak egiaztatzeko dokumentua. Adin nagusiko ikasleen kasuan, kontuaren titulartasuna ikaslearena izango da. Ikasle adingabeen kasuan, kontuaren titulartasuna aitarena, amarena, tutorearena edo familia-harrera egiten duen pertsonarena izango da. Egiaztagiri gisa honako hauek onartuko dira: banku-laburpenaren edo libretaren fotokopia, banku-erakundeak emandako ziurtagiria, edo banku-erakundeak dirulaguntza eskaeran jarritako zigilua.
- 2026ko irailaren 1etik urriaren 16ra bitartean Eibarko dendetan egindako erosketen TicketBAI bidez jaulkitako fakturak (egoitza soziala Gipuzkoatik kanpo izateagatik edo beste arrazoiren batengatik TicketBAI jaulki beharrik ez duten saltokien kasuan, nahikoa izango da faktura), dirulaguntzaren titularraren izenean egindakoak. Fakturetan argi eta garbi azaldu behar da zeintzuk izan diren erositako gauzak.
- Ikasle adingabeen kasuan, dirulaguntza kobratzeko kontuaren titularra adingabearen tutorea bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Ikasle adingabeen kasuan, dirulaguntza kobratzeko kontuaren titularra adingabearen harrerako pertsona/familia bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
Sail arduraduna: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:
https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/912936
Dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza onuradunari eman eta ordain dakion, nahitaezko baldintza batzuk bete beharko ditu; dokumentazioa deialdian zehazten den moduan eta forman aurkeztu beharko du, erakunde laguntzaileak egiaztatu beharko du interesdunak nahitaezko baldintzak betetzen dituela dirulaguntza eskatu ahal izateko eta Udalak egiaztatuko du interesdunaren erroldatzea eta adina eta dirulaguntzaren titular izatea.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Deialdia 2026: Dirulaguntzak ikasleei Ikusi | Jaitsi (246.5 KB) |
|
Eskaera-orria: Dirulaguntzak ikasleei Ikusi | Jaitsi (101.4 KB) |