Eibarko Udala

“DIRULAGUNTZAK IKASLEEI” programari dagozkion dirulaguntzak (2025)

"Dirulaguntzak ikasleei (2025)" programako informazioa eta dokumentazioa duten gutunak herritarren eskura egongo dira PEGORAko sarreraren ondoko atean, abuztuaren 26tik aurrera.

Deskribapena: “dirulaguntzak ikasleei” programari dagokion dirulaguntzaren eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko hauek dira baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:

  • Eibarren etengabe erroldatuta egotea 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko maiatzaren 31ra bitartean.
  • 2000ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak.
  • Irakaskuntza arautuetako ikasketak edo gutxienez 600 orduko iraupeneko okupazio-ikasketak egiten aritzea. Ohiko ikasturtearen pareko iraupena duten master eta doktorego homologatuak edo arautuak ere diruz lagunduko dira; baita helduen hezkuntzarako zentro publikoetan egiten diren ikasketak ere (HHE). Laguntza hauetatik kanpo geratzen da prestakuntza osagarria (hizkuntzak, informatika –erabiltzaile ezagutza-, gidabaimena...).

 

Eskaera egiteko epea: 2025eko irailaren 1etik urriaren 10era (biak barne). "Dirulaguntzak ikasleei (2025)" programako informazioa eta dokumentazioa duten gutunak herritarren eskura egongo dira PEGORAko sarreraren ondoko atean.

Eskaerak aurkezteko tokia: Eskaerak Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkartearen bulegoan aurkeztu behar dira (Untzaga plaza 7, 3 behea). Hona hemen ordutegia:

  • Irailaren 1etik 12ra: astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00.
  • Irailaren 15etik urriaren 10era, astelehenetik ostegunera, goizez: 09:00-14:00; arratsaldez: 14:30-17:00. Ostiraletan: 08:00-15:00.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 60,10 € izango da ikasle bakoitzeko.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Dirulaguntzak ikasleei eskaera behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Matrikularen egiaztagiria.
  • Dirulaguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo bankuko kontuaren titulartasunari buruzko datuak egiaztatzeko dokumentua. Adin nagusiko ikasleen kasuan, kontuaren titulartasuna ikaslearena izango da. Ikasle adingabeen kasuan, kontuaren titulartasuna aitarena, amarena, tutorearena edo familia-harrera egiten duen pertsonarena izango da. Egiaztagiri gisa honako hauek onartuko dira: banku-laburpenaren edo libretaren fotokopia, banku-erakundeak emandako ziurtagiria, edo banku-erakundeak dirulaguntza eskaeran jarritako zigilua.
  • 2025eko irailaren 1etik urriaren 10era bitartean Eibarko dendetan egindako erosketen TicketBAI bidez jaulkitako fakturak (egoitza soziala Gipuzkoatik kanpo izateagatik edo beste arrazoiren batengatik TicketBAI jaulki beharrik ez duten saltokien kasuan, nahikoa izango da faktura), dirulaguntzaren titularraren izenean egindakoak. Fakturetan argi eta garbi azaldu behar da zeintzuk izan diren erositako gauzak. Diruz lagundu daitezke bakar-bakarrik eskola umeen beharrizanetarako arropak, oinetakoak, kirol materiala, eskolarako gauzak (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak erosten egindako gastuak, gutxienez Eibarko dendetan eginak 2025eko irailaren 1etik urriaren 10era bitartean.
  • Ikasle adingabeen kasuan, dirulaguntza kobratzeko kontuaren titularra adingabearen tutorea bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Ikasle adingabeen kasuan, dirulaguntza kobratzeko kontuaren titularra adingabearen harrerako pertsona/familia bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

Sail arduraduna: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: 

https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/848319


Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza onuradunari eman eta ordain dakion, nahitaezko baldintza batzuk bete beharko ditu; dokumentazioa  deialdian zehazten den moduan eta forman aurkeztu beharko du, erakunde laguntzaileak egiaztatu beharko du interesdunak nahitaezko baldintzak betetzen dituela dirulaguntza eskatu ahal izateko eta Udalak egiaztatuko du interesdunaren erroldatzea eta adina eta dirulaguntzaren titular izatea.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2025: dirulaguntzak ikasleei  
Ikusi | Jaitsi (431.2 KB)
Eskaera orria: dirulaguntzak ikasleei  
Ikusi | Jaitsi (101.5 KB)