“DIRULAGUNTZAK IKASLEEI” programari dagozkion dirulaguntzak (2023)
Deskribapena: “dirulaguntzak ikasleei” programari dagokion dirulaguntzaren eskaera egitea.
Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko hauek dira baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:
- Eibarren etengabe erroldatuta egotea 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra bitartean.
- 1998ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak.
- Irakaskuntza arautuetako ikasketak edo gutxienez 600 orduko iraupeneko okupazio-ikasketak egiten aritzea. Ohiko ikasturtearen pareko iraupena duten master eta doktorego homologatuak edo arautuak ere diruz lagunduko dira; baita helduen hezkuntzarako zentro publikoetan egiten diren ikasketak ere (HHE). Laguntza hauetatik kanpo geratzen da prestakuntza osagarria (hizkuntzak, informatika –erabiltzaile ezagutza-, gidabaimena...).
Eskaera egiteko epea: 2023ko irailaren 1etik urriaren 31ra (biak barne). "Dirulaguntzak ikasleei (2023)" programako informazioa eta dokumentazioa duten gutunak herritarren eskura egongo dira PEGORAko sarreraren ondoko atean.
Eskaerak aurkezteko tokia: Eskaerak Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkartearen bulegoan aurkeztu behar dira, (Ego-gain 18, behea). Hona hemen ordutegia:
- Irailaren 1etik 15era: astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00.
- Irailaren 18tik urriaren 31ra, astelehenetik ostegunera, goizez: 09:00-14:00; arratsaldez: 15:00-17:30. Ostiraletan: 08:00-15:00.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 60,10 € izango da ikasle bakoitzeko.
2023ko urtarrilaren 31an ikaslea edo haren aita, ama, tutorea edo familia-harrerako pertsona/familia 2022ko urtarrilaren 31an Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD) edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) titularra bazen edo Eibarko Udalaren Elikagai Bankua programan sartuta bazegoen data berean, ikasle bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 120,20 € izango da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Dirulaguntzak ikasleei eskaera behar bezala beteta eta sinatuta. Deialdiko hamabigarren puntuan (Dirulaguntzaren zenbatekoa) adierazitako baldintzak betez gero, eta gehienez 120,20 euroko laguntza eskatu nahi izanez gero, eskaera orrian Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailaren zigilua azaldu beharko da eta horrek baldintza horiek betetzen direla baliozkotuko du.
- Matrikularen egiaztagiria.
- Dirulaguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo bankuko kontuaren titulartasunari buruzko datuak egiaztatzeko dokumentua. Adin nagusiko ikasleen kasuan, kontuaren titulartasuna ikaslearena izango da. Ikasle adingabeen kasuan, kontuaren titulartasuna aitarena, amarena, tutorearena edo familia-harrera egiten duen pertsonarena izango da.Egiaztagiri gisa honako hauek onartuko dira: banku-laburpenaren edo libretaren fotokopia, banku-erakundeak emandako ziurtagiria, edo banku-erakundeak dirulaguntza eskaeran jarritako zigilua.
- 2023ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean gutxienez Eibarko denda batean egindako erosketen TicketBAI bidez jaulkitako fakturak, dirulaguntzaren titularraren izenean egindakoak. Fakturetan argi eta garbi azaldu behar da zeintzuk izan diren erositako gauzak. Diruz lagundu daitezke bakar-bakarrik eskola umeen beharrizanetarako arropak, oinetakoak, kirol materiala, eskolarako gauzak (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak erosten egindako gastuak.
- Ikasle adingabeen kasuan, dirulaguntza kobratzeko kontuaren titularra adingabearen tutorea bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Ikasle adingabeen kasuan, dirulaguntza kobratzeko kontuaren titularra adingabearen harrerako pertsona/familia bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
Nola lortu Gizartekintzaren zigilua eskaera orrian:
Gizartekintzaren zigilua lortzeko, 2023ko urtarrilaren 31n Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren titularrak, edo, data horretan, Eibarko Udalaren Elikagaien Bankua programan sartutako pertsonak, Gizarte Zerbitzuetara jo beharko du honako dokumentazio honekin:
- Bere nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.
- DIRULAGUNTZAK IKASLEEI izeneko eskaera, behar bezala beteta.
- 2023ko urtarrilaren 31n gehienez 120,20 euroko laguntza eskatzeko baldintzak betetzen dituen pertsona ikaslearen aita, ama, tutorea edo harrerako pertsona edo familia bada, ikaslearekiko ahaidetasuna egiaztatzen duen agiria (familia-liburuaren fotokopia, tutoretza-agiriaren fotokopia, adingabearen harrera-agiriaren fotokopia).
Sail arduraduna: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/708050
Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza onuradunari eman eta ordain dakion, nahitaezko baldintza batzuk bete beharko ditu; dokumentazioa deialdian zehazten den moduan eta forman aurkeztu beharko du, erakunde laguntzaileak egiaztatu beharko du interesdunak nahitaezko baldintzak betetzen dituela dirulaguntza eskatu ahal izateko eta Udalak egiaztatuko du interesdunaren erroldatzea eta adina eta dirulaguntzaren titular izatea.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Deialdia 2023: dirulaguntzak ikasleei Ikusi | Jaitsi (343.4 KB) |
Eskaera orria: dirulaguntzak ikasleei Ikusi | Jaitsi (105.0 KB) |