Eibarko Udala

Igogailuak instalatzeko edo ordezkatzeko, atarietarako irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak zaharberritzeko obrak egiteko dirulaguntzak (2025)

Deskribapena: Udal honek deialdia egiten du jarraian adieraziko diren egiteko hauetara zuzendutako dirulaguntzetarako:

  • IGOGAILUAK JARTZEA.
  • ATARIETARAKO IRISGARRITASUNA HOBETZEA.
  • FATXADAK BERRIZTATZEA.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek eraikinen jabe diren pertsona fisikoek edo juridikoek jaso ahalko dituzte, betiere DLOren 13.2 artikuluak ezartzen dituen debekuetako bakar batek ere ez badie eragiten, eta, hala badagokio, laguntzok ematea oinarritzen duen jarduketa egingo duten Jabe Erkidegoek, baldin eta DLOren 13. artikuluko 2. eta 3. atalek ezartzen dituzten debekuetako bakar batek ere ez badie eragiten.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, baldintza orokor hauek bete beharko dira:

  • Laguntzak jaso nahi dituzten eraikinetako titularrek EITa (eraikinaren ikuskaritza teknikoa) eginda eta aurkeztuta eduki behar dute laguntza hau jasotzeko eskaera egin aurretik, eraikinaren antzinakotasuna zeinahi dela ere. EITa Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztuta egon beharko da, dirulaguntzaren eskaera egin baino 10 urte lehenago, gehienez ere. EITak ezarritako jarduketak 1, 2 eta 3 taldeetakoak, badira, zuzenduta egon beharko dira, hala badagokio.
  • Dirulaguntzaren xede den obra amaituta egon beharko da dirulaguntza eskatzen den egunaren aurretik. 

Zehazki, diruz lagundu beharreko gai-arlo bakoitzerako, honako baldintza hauek bete beharko dira:

  1. IGOGAILUAK JARTZEA/ORDEZKATZEA eta ATARIETARAKO IRISGARRITASUNA HOBETZEA: Eraikinen jabe diren jabe-erkidegoek edo pertsona fisikoek edo juridikoek. Eraikinek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
    • Azalera erabilgarri osoaren bi heren etxebizitzara bideratuta egotea; neurketa horretatik kanpo geratuko da beheko solairuaren azalera.
    • Hamar urtetik gorako eraikina izatea.
    • Hirigintzaren ikuspegitik egokitasuna gordetzea eta udal-baimena eskuratzeko inongo mugarik ez izatea.
    • Eraikina ez egotea aurri-egoeran, partez eraitsita edo barrutik hustuta.
  1. FATXADAK BERRIZTATZEA. Eraikinen jabe diren jabe-erkidegoek edo pertsona fisikoek edo juridikoek. Eraikinek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
    • Azalera erabilgarri osoaren bi heren etxebizitzara bideratuta egotea; neurketa horretatik kanpo geratuko da beheko solairuaren azalera.
    • Hamar urtetik gorako eraikina izatea.
    • Hirigintzaren ikuspegitik egokitasuna gordetzea eta udal-baimena eskuratzeko inongo mugarik ez izatea.
    • Fatxadako elementu guztiei tratamendu bateratu bat ematea (leihoei, balkoiei, itxiturei...). Ez da dirulaguntzarik emango elementuren bat fatxadako beste guztiek duten eraketatik edo koloreetatik aldentzen bada, baldin eta lizentzia eskatzeko aurkeztutako proiektuan elementuok aldatzeko asmoa eta fatxadaren baldintza estetikoak bateratzeko asmoa islatzen ez bada.
    • Fatxadetan eta balkoietan (barandatik gora) ezin da jarri baimenik ez duen instalaziorik (antenak, errotuluak, gas-galdarak edo bestelakoak). Teknikariek eta Hirigintza Batzordeak aztertuko dute elementu horrek baimenik duen eta legeztatu daitekeen ala ez.
    • Eraikina ez egotea aurri-egoeran, partez eraitsita edo barrutik hustuta.
    • Azken 10 urte hauetan obra berdinengatik beste udal-dirulaguntzarik jaso ez izana.   
    • Ez dira diruz lagunduko aireztapen- patioetara edo barruko beste patioetara ematen duten fatxadetako obrak, ez badira egiten eraikina energetikoki hobetzeko. Hala ere, uharte-patioetako fatxadetan egiten direnek dirulaguntza izango dute.

Eskaera egiteko epea: 2025eko urriaren 17tik azaroaren 14ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

Jabeen erkidegoak, pertsona juridikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:

  • Elektronikoki, udal webgunearen bidez: Izapidea elektronikoki egiteko, ziurtagiri digital bat eduki behar da (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.)

Pertsona fisikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:

  • Elektronikoki, udal webgunearen bidez: Izapidea elektronikoki egiteko, ziurtagiri digital bat eduki behar da (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.).
  • Presentzialki, PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairua, Untzaga plaza 1).

Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:

  • Administrazio Publikoetako erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adieraziak. 

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Jabekideen erkidegoen kasuan, Erkidegoko Idazkari edo Idazkari-administratzaile den pertsonak egindako ziurtagiria, Erkidegoaren eta dirulaguntzaren xede diren obren exekuzioaren arteko adostasuna jasotzen duena edo Jabeen Batzarraren akta.
  • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Eraikinak jabe bat baino gehiago badu, jabe guztiena.
  • Eskatzaileak duen bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzeko agiria, dirulaguntza hor ordaindu ahal izateko. Ondoko agiri hauetako edozein izango da baliokoa: Laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak egindako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Gastu eta diru-sarreren zerrenda behar bezala beteta.
  • Egindako gastua egiaztatuko duten justifikazio-dokumentuak (fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak) ordainketa-egiaztagiriekin batera; betiere modu korrelatiboan ordenatuta GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDA horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
  • Egindako obren amaierako egoeraren argazkiak.
  • Birgaikuntza energetikoaren dirulaguntza eskatu bada, eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, obrak egin baino lehen eta ondoren.
  • Aurretik Udalean aurkeztu ez bada, EIT dokumentua (Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoa), xml fitxategian eta pdf formatuan. Hala badagokio, zuzenketa ziurtagiria ere aurkeztuko da.
  • Beste erakunde batzuei dirulaguntzak eskatu bazaizkie, egindako dirulaguntza eskaera horien zerrenda, edo bestela, jaso diren dirulaguntzena, zenbatekoa eta helburua zehaztuz.

    Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.

     

    Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.

    Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

    Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:  https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/861820

    Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa:

    Dagoeneko eginda dauden jarduerei ematen zaien dirulaguntza denez, diruz lagun daitekeen jarduera bete dela eta funtsak aplikatu direla justifikatzeko, deialdi honetan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da, dirulaguntzaren eskabidearekin batera.

     

    Deskargatu dokumentuak
    Deialdia 2025: igogailuak instalatzeko edo ordezkatzeko, atarietarako irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak zaharberritzeko obrak egiteko dirulaguntzak  
    Ikusi | Jaitsi (467.9 KB)
    Eskaera dirulaguntza 2025  
    Ikusi | Jaitsi (377.0 KB)
    Titularra eta kontua  
    Ikusi | Jaitsi (65.0 KB)
    Eskaera izenpetu duen pertsona jabekideen erkidegoko edo komunitateko presidentea dela esaten duen dokumentua  
    Ikusi | Jaitsi (51.1 KB)
    Obrak egiteko erkidegoak edo komunitateak eman duen baietza jasotzen duen dokumentua  
    Ikusi | Jaitsi (50.9 KB)
    Gastu eta diru-sarreren zerrenda (excel formatuan)  
    Jaitsi (13.4 KB)
    Gastu eta diru-sarreren zerrenda (formatu irekian)  
    Jaitsi (19.4 KB)