Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza jasotzen dutenentzat, euren ardurapeko adingabeek eskolaz kanpoko jarduerak egiteko dirulaguntzak (2020)

Deskribapena: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza jasotzen dutenentzat, euren ardurapeko adingabeek eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru laguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Betiere Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekuen pean erortzen ez badira, dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango ditu honako baldintza hauek betetzen dituen edozein pertsonak:

Dirulaguntza eskatzen duenak bete beharreko baldintzak:

  • Eibarko udalerrian erroldatuta egotea dirulaguntza hauen eskaera-epearen aurreko sei hilabeteetan gutxienez.
  • Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta baten edo Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntza baten titularra izatea 2020ko urtarrilaren 31an; edo 2020an Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren onuraduna izatea.
  • Bere ardurapean edukitzea 5 urte edo gehiagoko eta 18 urte baino gutxiagoko adingaberen bat (2003/01/01 eta 2015/12/31 bitartean jaioa).

 

Adingabeek bete beharreko baldintzak:

  • 5 urte edo gehiago eta 18 urte baino gutxiago edukitzea (2003/01/01 eta 2015/12/31 bitartean jaioa).
  • Eibarko udalerrian erroldatuta egotea dirulaguntza hauen eskaera-epearen aurreko sei hilabeteetan gutxienez.
  • Deialdian jasota dagoen eskolaz kanpoko jardueraren batean matrikulatzea. Jarduera horretan izena emateko epea deialdian ezarritako eskaera epea bukatu ondoren hasten bada, ez da nahitaezko baldintza izango baldintza hori betetzea, eta matrikulazioa geroago egingo da, baina ebazpen-aldien barruan.
  • Herriko ikastetxeren bateko guraso-elkarteren batean izena emanda egotea, betiere hala eskatzen bada elkarteak antolatutako ekitaldietan parte hartzeko.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Honako hauek lagundu ahalko dira diruz:

  • Eskolaz kanpoko jardueraren bat umeko: Jacinto Olave ludoteka edo Afariketan edo Eskola kirola.
  • Aurreko paragrafoan adierazitako jardueraren batez gain, Guraso Elkartearen kuotaren ordainketa.
  • Bakarrik Guraso Elkartearen kuota ordaintzea.

 

Jazinto Olabe ludoteka: Dirulaguntzaren zenbatekoa matrikularen zenbateko bera izango da; hauxe:

  • Haur-Hezkuntzako umeak: ikasturteko 50 euro.
  • Lehen Hezkuntzako umeak: ikasturteko 75 euro.

 

Afariketan: Dirulaguntzaren zenbatekoa matrikularen zenbateko bera izango da; hauxe:

  • Haur-Hezkuntzako umeak (3.a): ikasturteko 50 euro.
  • Lehen Hezkuntzako umeak (1.a eta 2.a): ikasturteko 75 euro.

 

Eskola-kirola: Dirulaguntzaren zenbatekoa matrikularen zenbateko bera izango da, eta gehienez 95 euro. Ikasturte honetan, deialdi honetan ezarritako eskaera epean eskaera egin ondoren ordainduko da eskola-kirola, betiere jarduera ikasturtean zehar gauzatzen bada eta eskaera ekitaldi honetan ebazten bada.

 

Guraso Elkartearen kuota: Diruz lagunduko da, baldin eta elkarteak kuota ordaintzea eskatzen badu berak antolatutako jardueretan parte hartzeko.

  • Diruz lagunduko den zenbatekoa: Kuotaren zenbatekoa eta gehienez ere 140 euro.
  • Ikastetxe berean matrikulatutako anai-arreben kasuan, Elkarteari kuota bakarrean ordainduko zaio anai-arreba guztien gastua.
  • Ikastetxe ezberdinetan matrikulatutako anai-arreben kasuan, elkarte bakoitzari dagokion kuota ordainduko da.

 

Eskaera egiteko epea: 2020ko urriaren 6tik 30era (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Euren ardurapeko adingabeek eskolaz kanpoko jarduerak egin ditzaten DBE, DBL edo GLL jasotzen dutenentzako dirulaguntzen eskaera-orria, behar bezala beteta.
  • Adingabearen tutoretza egiaztatzen duen dokumentua. Hauetako edozeinek balioko du: Familia-Liburua; tutoretza egiaztatzen duen dokumentua; edo, banaketa- edo dibortzio-kasuetan, haren zaintza egiaztatzen duen dokumentua.
  • Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NAN edo horren baliokidea den agiria, eta ordezkaritza frogatzeko legez baliozkoa den edozein agiri (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Dirulaguntzaren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu badira, beste erakunde batzuen aurrean egindako dirulaguntzen eskaeren zerrenda, edo, hala badagokio, emandakoen zerrenda, euren zenbatekoa eta xedea zehaztuta.
  • Eskatzailea 2020ko urtarrilaren 31an Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta baten edo Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntza baten titularra bada eta dirulaguntzaren eskaeran ez baldin badio Udalari baimenik eman egoera hori egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko du egoera hori egiaztatzen duen agiria.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, 6 hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/525717

 

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa eta ordainketa: 

Dirulaguntza ez zaio onuradunari zuzenean ordainduko; aitzitik, programak kudeatzeaz arduratzen den enpresa edo erakundeari ordainduko dio Udalak.

Hauxe izango da prozedura:

  • Udalak dirulaguntzaren onuradunen zerrenda emango dio programa kudeatzen duen enpresari (edo enpresei). Dirulaguntzarako eskaera aurkezteak berekin dakar eskatzaileak baimena ematea bere datuak lagatzeko.
  • Programa kudeatzen duten entitateek erkatu egingo dituzte Udalak emandako zerrenda eta programa bakoitzean matrikulatutako umeena, eta Udalari emango diote programaren batean matrikulatu diren onuradunen zerrenda. Entitate kudeatzailearen legezko ordezkariak sinatuko du zerrenda.
  • Udalak dirulaguntzaren zenbatekoa sartuko du entitate kudeatzailearen banku-kontuan.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2020: Euren ardurapeko adingabeek eskolaz kanpoko jarduerak egin ditzaten, DBE, DBL edo GLL jasotzen dutenentzako dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 455 KB)
Euren ardurapeko adingabeek eskolaz kanpoko jarduerak egin ditzaten, DBE edo DBL jasotzen dutenentzako dirulaguntzak eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 229 KB)
Nabigazioa