Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren finkatutako enpresek pertsonak formazio dualeko programa baten barruan kontratatzeko diru-laguntzak (2018)

Deskribapena: Eibarren finkatutako enpresek pertsonak formazio dualeko programa baten barruan kontratatzeko diru-laguntzak eskatzea.

Hartzailea: Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aipatzen duen debeku bat bera ere ez duten pertsona fisiko edo juridikoak, Elkarte Zibilak eta Elkarteeak, betiere Eibarren lanleku bat badute eta ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

Kontratatuko den pertsonak bete behar dituen baldintzak:

  • Kontratatuko den pertsonak 30 urte baino gu-txiago izango ditu, enpresarekin kontratua sinatzen duen egunean. Desgaitasuna duten langileen kasuan, ez da egongo adin-mugarik.
  • Lanik ez izatea eta LANBIDE-SVEn inskribatuta egotea lan-eskatzaile gisa.
  • Ez edukitzea ahaidetasun erlaziorik —ondorengoak edo bigarren mailara arteko (hori barne) odol- edo ezkontza-ahaidetasunik— enpresaburuarekin edo enpresa-kontrola duten pertsonekin, zuzendaritza-karguak dituz-tenekin edo sozietatearen forma juridikoa duten enpresetako administrazio-organoetako kideekin.

Kontratuak egiterakoan bete beharreko baldintzak:

  • Formaziorako eta ikaskuntzarako kontratua-ren formazio-jarduerak hauxe izango du helburu: langileen kualifikazio profesionala, enpresan ordaindutako lan-jarduna eta ikastea txandakako araudi baten barruan ematea; formazio dual hori gainditzea ezinbestekoa izango da lanbide-heziketako gradu ertaineko edo goi-graduko titulu bat eskuratzeko, edo profesionaltasun-ziurtagiria, ziurtagiri akademiko bat edo ziurtagiri partzial metagarria eskuratzeko.
  • Diruz lagunduko diren kontratuak 2018ko ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean egin-dakoak izango dira.
  • Kontratuen gutxieneko iraupena urtebetekoa (1) izango da, eta modalitatea honako hau: formaziorako eta ikaskuntzarako kontratua.
  • Kontratua dagokion alorreko lan-hitzarmena-ren arabera egin behar da.

 

Eskaera egiteko epea: 2018ko ekainaren 7tik urriaren 4ra (biak barne).

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Gehieneko zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da formaziorako eta ikaskuntzarako kontratu bakoitzeko.

Nolanahi ere, emango den diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa ezingo da izan inolaz ere diruz lagun daitekeen kontratuaren kostu osoaren % 100 baino altuagoa. Horretarako, gehieneko zenbateko horretatik kendu egingo dira xede berarekin emandako beste diru-laguntza batzuk.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eibarren finkatutako enpresek pertsonak formazio dualeko programa baten barruan kontratatzeko diru-laguntzen eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak:
    • Pertsona fisikoek: NANaren fotokopia, edo beste agiri baliokide batena.
    • Pertsona juridikoak: eskrituraren edo entitatea eratzea jasotzen duen agiri baten fotokopia, eta estatutuen fotokopia (estatutuek behar bezala inskribatuta egon behar dute Merkataritza Erregistroan, edo dagokion Erregistroan).
    • Sozietate zibilek: sozietate zibila eratzearen dokumentuaren fotokopia.
  • Legezko ordezkari batez aurkeztuz gero, ordezkariaren NANaren edo baliokidea den agiri baten fotokopia, eta ordezkaritza frogatzen duen agiri bat. Zuzenbidean baliozkoa den edozein bitartekoz egin daiteke egiaztapena.
  • Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen dokumentua; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Dokumentu hauetako edozeinek balio du horretarako: kontuaren laburpenaren kopia, libretaren kopia, banketxeak egindako egiaztagiria, edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituzuela egiaztatzen duen ziurtagiriak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eta eskumena duen Ogasunak eginak.
  • Formaziorako eta ikaskuntzarako lan-kontratuaren fotokopia, eta kontratuan jasotako formazio-jarduerarako akordioa, azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretuarekin bat etorriz, zeinak garatzen dituen formaziorako eta ikaskuntzarako kontratua eta ezartzen dituen lanbide heziketa dualaren oinarriak (kontratuaren 1. Eranskina).
  • Kontratatutako pertsonaren NAN/AIZ agiriaren fotokopia.
  • Desgaitasuna duen pertsonaren bat kontratatuz gero, desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Kontratatutako pertsonaren Gizarte Segurantzako alta-agiriaren fotokopia.
  • Lanbidek emandako ziurtagiria, kontratatu aurretik pertsona hori langabezian zegoela eta Lanbiden izena emanda zegoela jasotzen duena.
  • Diru-laguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste diru-laguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako diru-laguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako diru-laguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Diru-Laguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/401163

Udalak emandako diru-laguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

2019ko urriaren 31n amaituko da onuradunak diru-laguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko epea. Justifikazio-prozesuari hasiera emango zaio diruz lagundutako lan-kontratua sinatu eta 12 hilabete bete ondoren.

Diru-laguntza hauek JUSTIFIKAZIO-KONTUaren bidez justifikatu beharko dira. Horretarako, PEGORAn, dokumentu edo agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Eibarren finkatutako enpresek pertsonak formazio dualeko programa baten barruan kontratatzeko diru-laguntzen justifikazioa behar bezala beteta.
  • Kontratatutako pertsonari dagozkion ondorengo dokumentuen fotokopiak:
    • Lan-bizitza.
    • Kotizazio-oinarriei buruz Gizarte Segurantzak egiten duen ziurtagiria.
    • TC1 eta TC2.
    • Kontratu-aldiko nominak.
  • Ziurtagiriak, zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela esaten, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak eta horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoak.
  • Diru-laguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste diru-laguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako diru-laguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako diru-laguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.

 

Oharrak:

  • Onuradun bakoitzeko ez da 4 kontratutik gorako diru-laguntzarik emango.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2018: diru-laguntzak, Eibarko enpresek kontratuak egin diezazkieten formazio dualeko ikasleei  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 189 KB)
Eibarren finkatutako enpresek pertsonak formazio dualeko programa baten barruan kontratatzeko diru-laguntzen eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 186 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 64 KB)
Eibarren finkatutako enpresek pertsonak formazio dualeko programa baten barruan kontratatzeko diru-laguntzen justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 155 KB)
Nabigazioa