Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

COVID-19 krisiaren ondorioz langabeei eta egoera ahulean dauden kolektiboei zuzendutako ezohiko dirulaguntzak (2020)

Deskripzioa: COVID-19 krisiaren ondorioz langabeei eta egoera ahulean dauden kolektiboei zuzendutako ezohiko dirulaguntza eskatzea.

Hartzailea: Honako 3 baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak izango dira dirulaguntzak jasoko dituztenak, betiere DLOren 13. artikuluko debekuren baten eraginpean ez badaude:

  • 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 21era bitartean inskribatutako langabeak; langabezian etenik gabe jarraitu beharko dute gutxienez 2020ko ekainaren 21era arte.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten titularra izatea 2020ko maiatzaren 31n.
  • Eibarko udalerrian erroldatuta egotea, eta benetako bizilekua bertan edukitzea, gutxienez eskaerak egiteko ezarritako epearen hasiera-egunaren aurreko 6 hilabeteetan.

Halaber, salbuespen gisa, honako hauek ere izan daitezke onuradun: Eibarren erroldatutako pertsonak, martxoaren 14tik ekainaren 21era bitartean programa hauetakoren batean sartuta badaude:

  • Eibar-Ermua Gurutze Gorriaren eta Eibarko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, bazterketa arriskuan dauden familiei lehen mailako ondasunak erosteko laguntza-programa bat garatzeko.
  • Elikagai Bankuaren programa.

 

Eskaera egiteko epea: 2020ko ekainaren 29tik uztailaren 23ra (biak barne).

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 200 €.

Tramitazio kanalak: 

  • Bazterketa arriskuan dauden familiei lehen mailako ondasunak erosteko laguntza-programa bat garatzeko Eibar-Ermua Gurutze Gorriaren eta Eibarko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmeneko eta elikagai-bankuko programetan dauden pertsonei dagozkien eskabideak Gizarte Zerbitzuetan entregatuko dira (Portalea, 4. solairua).
  • Gainerako eskabideak PEGORA, Herritarrentzako Zerbitzu Bulegoan (Udaletxeko beheko solairua, Untzaga plaza 1) aurkeztuko dira. 

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

2020ko maiatzaren 31n DBEren jasotzaileak eta martxoaren 14tik ekainaren 21era bitartean inskribatutako langabeak (langabe egoera gutxienez 2020ko ekainaren 21era arte etenik gabe mantendu beharko da, eta Eibarren erroldatuta egon beharko du eta benetan bizi beharko du 2020/06/29aren aurreko 6 hilabeteetan gutxienez) 

Eskaerak PEGORAn aurkeztu beharko dituzte. Hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

  • COVID-19 krisiaren ondorioz langabetuentzako eta egoera ahulean dauden kolektiboentzako dirulaguntzaren eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Banku-kontuaren titularitatearen frogagiria, eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: Laburpen bankarioaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo "Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.

Eskaera egiten duen pertsonak ez du ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharrik izango, Eibarko udalari baimena ematen badio agiri horiek eskuratzeko. Horretarako “LANGABEEI ETA EGOERA AHULEAN DAUDEN KOLEKTIBOEI ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZAK: DOKUMENTUAK ESKURATZEKO BAIMENA” orria behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko du. Bestela, ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko ditu: 

  • LANBIDEk luzatutako egiaztagiria 2020ko maiatzaren 31an DBE baten titularra dela esaten.
  • LANBIDEk luzatutako egiaztagiria martxoaren 14tik ekainaren 21era bitartean langabe moduan inskribatu dela esaten eta 2020ko ekainaren 21era arte gutxienez langabezi egoera etenik gabe mantendu duela esaten.

 

Martxoaren 14tik ekainaren 21era baztertuta geratzeko arriskuan dauden familientzako premia biziko ondasunak erosten laguntzeko programan (Eibar-Ermua Gurutze Gorria eta Eibarko Udala) edo Elikagaien Bankua programan sartutako Eibarren erroldatutakoak

Eskaerak Gizartekintzan aurkeztu beharko dituzte. Hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

  • COVID-19 krisiaren ondorioz langabetuentzako eta egoera ahulean dauden kolektiboentzako dirulaguntzaren eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Banku-kontuaren titularitatearen frogagiria, eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: Laburpen bankarioaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo "Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:  https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/511719

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza hauek hartzailearen egoera jakin bat aintzat hartuta ematen dira, beraz, dirulaguntza eman aurretik –zuzenbidean onargarria den edozein frogabide erabiliz- hartzailea egoera horretan aurkitzen dela frogatu beharko da, besterik gabe, eta ez da bestelako justifikaziorik eskatuko; hala ere, egoera hori egiaztatzeko kontrolak ezar daitezke.

Dirulaguntzaren ordainketa, eskumena duen organoak dirulaguntza emateko proposamena onartu ondoren egingo da.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2020: COVID-19 krisiaren ondorioz langabeei eta egoera ahulean dauden kolektiboei zuzendutako ezohiko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 209 KB)
COVID-19 krisiaren ondorioz langabetuentzako eta egoera ahulean dauden kolektiboentzako dirulaguntzaren eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 148 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 66 KB)
Dokumentuak eskuratzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 69 KB)
Nabigazioa