Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bizitegi-eraikinen birgaitze-eraginkorrerako Txonta auzoko jabe-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza osagarriak (2020)

Deskribapena: Bizitegi-eraikinen birgaitze-eraginkorrerako Txonta auzoko jabe-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza osagarrien eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte Txonta 02, 03, 05, 15, 17, 25, 27, 29, 36, 38, 40, 42, 44, 46, 48, 50 eta 52 zenbakietako higiezinen Jabeen Erkidegoek, betiere:

  • Ez badaude sartuta 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan eta gainerako antzeko araudian ezarritako debekuren batean.
  • Txonta auzoko bizitegi-eraikinak osorik birgaitzeko erkidegoei 2018ko uztailean onartutako laguntzen onuradunak badira.Aipatutako dirulaguntza hori jasotzeko eskubidea galduz gero honako hau jasotzeko eskubidea ere galduko da, eta jabe-erkidegoak dirulaguntza honetatik jasotako zenbatekoa itzuli beharko du, hala badagokio.
  • Jabe-erkidego eskatzailearen eraikina birgaitzeko obrak egiteko onartutako dirulaguntza guztien zenbatekoa TXIKIAGOA bada behar bezala justifikatutako honako kontzeptu hauen ondoriozko zenbatekoen baturaren % 60 (BEZa barne) baino:
    • Proiektua idaztea eta obra zuzentzea.
    • Eraikinaren Txosten Teknikoa (ETT) idaztea, hala bada kasua.
    • Etxebizitzen monitorizatzeko eta haien jarraipena egiteko kostuak, 2018ko uztailean onartutako dirulaguntza arautzeko Oinarrietan jasotako baldintzetan.
    • Egin beharreko birgaitze-obren exekuzioa.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Jabe-erkidegoak jaso beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa honako bi kontzeptu hauen arteko aldea izango da: obrarako onartutako dirulaguntza guztien eta deialdiko 5. puntuko hirugarren paragrafoko a), b), c) eta d) idatz-zatietan adierazitako kontzeptuen ondoriozko zenbatekoen baturaren (BEZa barne) % 60ren artekoa, 50.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin (BERROGEITA HAMAR MILA EURO).

2018ko uztailean onartutako deialdian aitortutako dirulaguntzari oinarri arautzaileetako 18. puntuan aurreikusitako murrizketa aplikatu bazaio, Jabetza Erregistroan jabariaren xedapen-mugaren erregistro-idazpena ez inskribatzeagatik, murrizketa horri eutsi egingo zaio dirulaguntza honen zenbatekoan.

 

Eskaera egiteko epea: Deialdia egin duen organoari dirulaguntza jasotzeko eskabidea aurkezteko epea, Jabeen Erkidegoaren ordezkariak sinatua, gehienez ere hilabeteko epean aurkeztu beharko da, zuzendaritza teknikoak emandako obra-amaierako ziurtagiriaren egunetik zenbatzen hasita, eta epemuga 2022ko azaroaren 30a izango da.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: Aurrez aurre auzoko bulegoan, bulego-ordutegian.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Bizitegi-eraikinen birgaitze eraginkorrerako Txonta auzoko jabe-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza osagarriaren eskaera behar bezala beteta.
  • Jabe Elkartearen IFZ.
  • Jabe Elkarteak edo Komunitateak duen bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzeko agiria, dirulaguntza hor ordaindu ahal izateko. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontulaburpenaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Jabeen Erkidegoko edo Komunitateko Presidenteak, edo Idazkariak edo Administratzaileak luzatutako dokumentua, Komunitatearen edo erkidegoaren ordezkari legez arituko den pertsonaren izendapena jasotzen duena.
  • Obra-amaierako ziurtagiria, zuzendaritza teknikoak emana.
  • Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Dirulaguntzaren eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.
  • Honako kontzeptu hauen zerrenda eta zenbatekoen justifikazioa:
    • Proiektua idazteagatik eta obren zuzendaritza teknikoari dagozkionak .
    • Eraikinaren txosten teknikoa idaztea, hala badagokio.
    • Etxebizitzak monitorizatzeko eta haien jarraipena egiteko kostuak, 2018ko uztailean onartutako dirulaguntza arautzen duten oinarrietan aurreikusitako baldintzak betez.
    • Dagozkion birgaitze-obrak gauzatzea.
  • Eraikineko elementu bakoitzak beren partaidetza kuotaren arabera ordaindu behar duen zenbatekoa adierazten duen taula.
  • 2018ko uztailean onartutako laguntzen azken ordainketa burutzeko eskaera, eskaera egin aurretik aurkeztu ez bada bakarrik.
  • Beste erakunde batzuen aurrean dirulaguntzak eskatu badira, erakunde, instituzio… horien aurrean egindako dirulaguntza eskaeren zerrenda, edo, hala balegoke, jaso diren laguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.

 

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza saila.

Ebazpen organoa: Eibarko Udaleko Alkatea.

Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea, 2 hilabetekoa izango da, eskaera egiten den egunetik zenbatuta.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:  https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/531075

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza hau dagoeneko egindako jarduerei ematen zaienez, dirulaguntza onartzearekin batera erabakiko da dirulaguntza ordaintzea. Dagoeneko eginda dauden jarduera batzuei ematen zaien dirulaguntza izanik, dirulaguntza eskaerarekin batera egingo da diruz lagundu daitekeen jarduera bete izanaren justifikazioa eta jasotako diruaren aplikazioari dagokion justifikazioa, deialdian ezartzen den dokumentazioa aurkeztuta.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak-deialdia 2020: Bizitegi-eraikinen birgaitze-eraginkorrerako Txonta auzoko jabe-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza osagarriak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 581 KB)
Bizitegi-eraikinen birgaitze-eraginkorrerako Txonta auzoko jabe-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza osagarrien eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 146 KB)
Titularra-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 65 KB)
Auzoko Jabekideen Erkidegoko edo Komunitateko presidentearen izendapena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 58 KB)
Nabigazioa