Eibarko Udala

Berdintasunerako programa espezifikoak aurrera eramateko Eibarko Emakumearen Mahaian parte hartzen duten elkarteentzako dirulaguntzak (2026)

Deskribapena: Eibarko Emakumearen Mahaian parte hartzen duten eta genero-berdintasuna sustatzen duten elkarteei, Eibarren berdintasun-programa espezifikoak garatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez dauden diru-irabazi asmo bariko elkarteak, Eibarko udalerrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak garatzen eta/edo laguntzen dituztela frogatzen badute eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Eibarko Emakumearen Mahaian parte hartzea.
  • Berdintasunerako Udal Unitateak eta/edo Andretxeak bultzatzen dituzten jardueretan laguntzea eta/edo parte hartzea.

 

Eskaera egiteko epea: 2026ko urriaren 13tik azaroaren 3ra (biak barne).

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Proiektu bakoitzari eman dakiokeen dirulaguntzaren zenbatekoa ez da izango 3.000 eurotik gorakoa. Elkarte bakoitzari proiektu bat bakarrik lagunduko zaio diruz.

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikokki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  1. Eskaera egiten duen elkartearen IFZ.

  2. Elkartearen Estatutuak, eta elkartea Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta dagoela dioen egiaztagiria.

  3. Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

  4. Entitatearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiri eguneratua, entitate eskatzaileak izan behar du haren titularra. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo  GI3003_D002 Titular-kontua orria behar bezala beteta eta banketxeak emandako zigiluarekin.

  5. GI3003_D003 Proiektuaren edo jardueraren memoria behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta. Proiektuan sartutako jarduerak baino ez dira diruz lagunduko.

  6. GI3003_D004 Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua behar bezala beteta formatu editagarrian.

  7. GI3003_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.

  8. Zerga Gipuzkoatik, Bizkaitik edo Arabatik kanpoko lurraldeetan ordaindu behar izanez gero, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

a), b) eta c) dokumentuen kasuan deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren eskaeran, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: dagokion deialdiaren laburpena GAOn argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da gehienez.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:  

https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/931514

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntzaren ordainketa jarduera edo ekitaldia burutu aurretik egingo da. Jarduera egiteko edo funtsak erabiltzeko epea 2026ko abenduaren 31n amaituko da.

Elkarte onuradunak dirulaguntzaren helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili den justifikatzeko duen epea 2027ko otsailaren 26an amaituko da.

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA prozeduraren bidez.

Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:

 

  1. GI3003_D006 Jarduketa txostena behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta. Ez da onartuko elkartearen justifikazio-memoria orokorra aurkeztea. Memoria Eibarko Udalak diruz lagundutako jarduerara mugatu beharko da.
  2. GI3003_D007 Sortutako gastuak eta diru-sarrerak. Gastuen eta diru-sarreren zerrenda formatu editagarrian aurkeztu beharko da. Diru-sarrerek eta gastuek bat etorri behar dute.
  3. Fakturak edo froga-balio baliokidea duten ordezko dokumentuak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, egindako gastua egiaztatzen dutenak, ordainketa-egiaztagiriekin batera, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (GI3003_D007) emandako ordena-zenbakiaren arabera korrelatiboki ordenatuta. Gastu berari dagozkion fakturen artxiboek GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDAN (GI3003_D007) adierazitako ordena-zenbakiarekin izendatuta egon behar dute.
    • Banku-transferentzia bidez egin beharko dira 400 euro edo hortik gorako ordainketa guztiak.
    • 400 eurotik beherako eskudiruzko ordainketak baino ez dira onartuko. Hornitzailearen ordainagiria aurkeztuz egiaztatuko dira, behar bezala sinatuta, ordainketa egiten duen subjektu zorduna eta gastuaren kontzeptua identifikatuta. Hornitzaile berari egindako ordainketak ezin izango dira zatikatu murrizketa hori saihesteko.
  4. GI3003_D008 Langileek emandako denborari buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta dirulaguntzaren erakunde onuradunak sinatuta. Aurkeztutako justifikazioa ez baletor bat aurretiazko memorian jasotako hasierako aurreikuspenarekin, alde hori eragin duten arrazoiak justifikatu beharko dira dirulaguntza ematerakoan jarritako baldintzak bete egin direla justifikatzen duen jarduera-memorian (GI3003_D006 eredua). Langileen gastuen zenbateko osoa, Gizarte Segurantza barne, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (GI3003_D007) jaso beharko da. Honako hauek erantsi beharko dira: lan kontratuak, nominak, Langileen Izen-Zerrenda (LZI), erakunde onuradunaren kargurako Kotizazioen Likidazio-Zerrenda KLO) eta dagozkien ordainagiriak. Era berean, PFEZ atxikipenen 110 hiruhileroko ereduak aurkeztuko dira, eta dirulaguntza hamar hilabetetik gorakoa bada, baita urteko PFEZaren 190 eredua ere, dagozkien ordainagiriekin batera.
  5. Jarduerak garatzeko hornidura, obrak edo zerbitzuak kontratatu badira eta diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 15.000 €- tik gorakoa (BEZik gabe) bada hornidura- eta zerbitzu kontratuetarako, edo 40.000 €-tik gorakoa (BEZik gabe) obra-kontratuetarako, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza. Honako kasu hauetan: a) kontratuaren objektuaren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar besteko erakunderik ez dagoenean, b) gastua dirulaguntza eman aurretik egin denean edo/eta c) aurkeztutako eskaintzen artean proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratu ez denean, salbuespen horiek justifikatzen dituen dokumentua.
  6. Zerga Gipuzkoatik, Bizkaitik edo Arabatik kanpoko lurralde historikoetan ordaindu behar izanez gero, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2026  
Ikusi | Jaitsi (3.9 MB)
GI3003_D002 Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (67.2 KB)
GI3003_D003 Proiektuaren edo jardueraren memoria (formatu irekia)  
Jaitsi (58.8 KB)
GI3003_D003 Proiektuaren edo jardueraren memoria (word formatua)  
Jaitsi (90.5 KB)
GI3003_D004 Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua (formatu irekia)  
Jaitsi (39.6 KB)
GI3003_D004 Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua (excel formatua)  
Jaitsi (11.8 KB)
GI3003_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
Ikusi | Jaitsi (124.0 KB)
GI3003_D006 Jarduketa txostena (formatu irekia)  
Jaitsi (66.2 KB)
GI3003_D006 Jarduketa txostena (word formatua)  
Jaitsi (106.2 KB)
GI3003_D007 Sortutako gastuak eta diru-sarrerak (formatu irekia)  
Jaitsi (6.8 KB)
GI3003_D007 Sortutako gastuak eta diru-sarrerak (excel formatua)  
Jaitsi (14.7 KB)
GI3003_D008 Langileek emandako denborari buruzko erantzukizunpeko adierazpena  
Ikusi | Jaitsi (167.6 KB)