Eibarko Udala

Bazterkeria arriskuan edota egoeran dauden pertsonak Eibartik kanpo gizarteratzeko dauden baliabideetara jotzeko dirulaguntzak (2026)

Deskribapena: bazterkeria arriskuan edota egoeran dauden pertsonak Eibartik kanpo gizarteratzeko dauden baliabideetara joateko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez dauden pertsonak eta baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Eskaera egiteko unean 18 urte beteta izatea.
  • Eibarren erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera egiten den eguna baino sei hilabete lehenago.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Sailean eskaera eginda izatea gizarteratzeko errekurtso baterako.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Joan-etorrietarako ezartzen diren zenbatekoak hauek dira: Donostia-San Sebastianera joateko 10 euro (joan eta etorri), eta 2 euro (joan eta etorri) Elgoibarko eguneko zentrora joateko.

Eman daitekeen gehieneko zenbatekoa 500 eurokoa izango da urteko Elgoibarrera joateko eta Donostia-San Sebastianerako joan-etorriak badira, urtean 1000 euroko dirulaguntza emango da.

Eskaera egiteko epea: 2026ko irailaren 21etik azaroaren 6ra (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentzialki, Udaleko Gizartekintzan, (Portalea eraikineko 4. Solairua, bista eder 10).
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan aurkezten bada, GI3007_D001 Eibartik kanpo dauden gizarteratzeko baliabideetara joaten diren pertsonei zuzendutako dirulaguntzen eskaera orria behar bezala beteta eta sinatuta eta eskatzailearen NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten kopia. Eskaera elektronikoki edo Gizartekintzan eginez gero, formulario hau elektronikoki beteko da.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Frogagiri eguneratua, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo GI3007_D002 Titular-kontua orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Gizarteratzeko baliabidearen dokumentua edo ziurtagiria; agiri horretan azaldu behar da gizarteratze-prozesua noiz hasi zen edota baliabidearen eskaera.
  • Hala badagokio, tratamendua jaso den zentroko egiaztagiria egindako joan-etorriak eta zein egunetan joan den adierazita.
  • Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko GI3007_D003 Erantzukizunpeko adierazpena eredua behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.
  • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/ge/es/convocatorias/927955

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa:

Dirulaguntza ordaintzeko, tratamendua jaso den zentroko egiaztagiria aurkeztu behar da aldez aurretik. Egiaztagirian hauek jaso beharko dira: egindako joan-etorriak, zein egunetan joan den.

Onuradunak 2027ko urtarrilaren 11a arteko epea izango du dirulaguntzaren xedea bete duela eta jasotako funtsak erabili dituela justifikatzeko. 

Dirulaguntzaren justifikazioa honako leku hauetan aurkeztu ahal izango da: 

  • Presentzialki, Udaleko Gizartekintzan, (Portalea eraikineko 4. Solairua, bista eder 10).
  • Elektronikoa: DOKUMENTAZIO AURKEZTEA tramitearen bidez. Dokumentazioa aurkezteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). 
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan.

Dirulaguntzari dagozkion ordainketak hilea amaitu ondoren egingo dira, aurretik hilean zehar edo aurreko hilabeteetan egin diren joan-etorriak justifikatuta. 

Dirulaguntzaren zenbatekoa, normalean, laguntza emateko erabakia hartu eta hurrengo urteko urtarrilean likidatuko da. Likidazioa aurretik egiteko arrazoiak edo motiboak hauek dira:

  • Zentrora ez joatea edo bertan behera uztea.
  • Onuraduna hiltzea.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2026  
Ikusi | Jaitsi (398.3 KB)
Eskaera-orria (GI3007_D001)  
Ikusi | Jaitsi (297.1 KB)
Titular-kontua (GI3007_D002)  
Ikusi | Jaitsi (66.7 KB)
Erantzukizunpeko adierazpena (GI3007_D003)  
Ikusi | Jaitsi (123.3 KB)