Eibarko Udala

Adikzioen arazoak izan eta herritik kanpoko zentroetan tratamendua jasotzen duten pertsonei zuzendutako dirulaguntzak (2026)

Deskribapena: Adikzioen arazoak izan eta herritik kanpoko zentroetan tratamendua jasotzen duten pertsonei zuzendutako dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsonak honako baldintza hauek betetzen dituztenak izango dira, beti ere DLOren 13. artikuluko debekuren baten eraginpean ez badaude:

  • Eskaera egiteko unean 18 urte beteta izatea.
  • Eibarren, gutxienez, eskaera egiten den eguna baino sei hilabete lehenago erroldatuta egotea.
  • EHAEko zentro publiko, itunpeko zentro edo gizarte-erakunde batean adikzioen arazoengatik tratamendu bat egiten egotea.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 

Joan-etorrietarako ezartzen diren zenbatekoak hauek dira: 10 euro (joan eta etorri) bakarrik joanda eta 20 euro lagunduta tratamendu zentroak eskatzen badu.  

Eman daitekeen gehieneko zenbatekoa 1200 eurokoa izango da urteko eta onuradun bakoitzeko; joan-etorriak lagunarekin eginez gero, urtean 1800 euroko dirulaguntza emango da.

Eskaera egiteko epea: 2026ko irailaren 21etik azaroaren 6ra (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentziala: Udaleko Gizartekintzan, Portalea eraikina, Bista Eder 10 (4. solairua).
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan aurkezten bada, GI3006_D001 Adikzioen arazoak izan eta Eibartik kanpoko zentroetan tratamendua jasotzen duten pertsonei zuzendutako dirulaguntzaren eskaera orria behar bezala beteta eta sinatuta eta eskatzailearen NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten kopia. Eskaera elektronikoki edo Gizartekintzan eginez gero, formulario hau elektronikoki beteko da.
  • Dirulaguntza jasotzeko baimendu den pertsonaren NAN, AIZ, pasaportea edo horren baliokide den agiria.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Frogagiri eguneratua, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo GI3006_D002 Titular-kontua orria  behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Tratamendu zentroaren dokumentua edo ziurtagiria; agiri horretan, tratamendua noiz hasi zen eta joateko laguntzailerik behar duen jasoko da.
  • Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko GI3006_D003 Erantzukizunpeko adierazpena eredua behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.
  • Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:  https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/ge/es/convocatorias/925445

Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza ordaintzeko, tratamendua jaso den zentroko egiaztagiria aurkeztu behar da aldez aurretik. Egiaztagirian hauek jaso beharko dira: egindako joan-etorriak, zein egunetan joan den eta norbaitek lagundu dion.

Onuradunak 2027ko urtarrilaren 11a arteko epea izango du dirulaguntzaren xedea bete duela eta jasotako funtsak erabili dituela justifikatzeko. 

Dirulaguntzaren justifikazioa aurkezteko honako honako kanal hauek erabili ahal izango dira:

  • Presentziala: Udaleko Gizartekintzan, Portalea eraikina, Bista Eder 10 (4. solairua).
  • Elektronikoa: DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan.

Dirulaguntzari dagozkion ordainketak hilea amaitu ondoren egingo dira, aurretik hilean zehar edo aurreko hilabeteetan egin diren joan-etorriak justifikatuta. 

Dirulaguntza ez zaio sekula ordainduko onuradunari berari; dirulaguntzaren eskaera egiten duenean orri honetan eman behar du ordainketa aginduan joango den pertsonaren izena.

Dirulaguntzaren zenbatekoa, normalean, laguntza emateko erabakia hartu eta hurrengo urteko urtarrilean likidatuko da. Likidazioa aurretik egiteko arrazoiak edo motiboak hauek dira:

  • Tratamenduan baja ematea edo bertan behera uztea.
  • Onuraduna hiltzea.
Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2026  
Ikusi | Jaitsi (396.9 KB)
Eskaera-orria (GI3006_D001)  
Ikusi | Jaitsi (335.5 KB)
Titular-kontua (GI3006_D002)  
Ikusi | Jaitsi (66.5 KB)
Erantzukizunpeko adierazpena (GI3006_D003)  
Ikusi | Jaitsi (123.5 KB)