2025ean auzo-igogailuak mantentzeko gastuetan laguntzeko dirulaguntzak (2026ko deialdia)
Deskribapena: 2025 urtean auzo-igogailuak mantentzeko gastuetan laguntzeko dirulaguntzen eskaera egitea.
Hartzailea: Dirulaguntza hauek auzo-igogailuen erabiltzaileen elkarteek eskura ditzakete —betiere, DLO-ren 13.2 artikuluak ezartzen dituen debeku horietako batean ere sartzen ez badira— behar bezala eratutako elkarteek, alegia. Igogailuek bizitegi-aldeetara heltzeko irisgarritasuna eskaini behar dute eta gutxienez 50 etxebizitzari edo 8 pegorari zerbitzu ematekoak izango dira.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntza “honenbeste batean” emango da, zenbatekoak hauek izanik:
- Igogailu-instalazioa mantentzeko eta zaintzeko gastu orokorrengatik emango den dirulaguntzaren zenbatekoa igogailu bakoitzak urteko izan dituen kostuen honenbesteko batekoa izango da, faktura bidez justifikatua, baina zenbatekoa ezingo da izan igogailuko 6.000 eurotik gorakoa, urte bakoitzeko.
Eskaera egiteko epea: 2026ko azaroaren 9tik 20ra (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
a) Elkartearen IFZ/IFK.
b) Elkartearen eraketako eskritura, Elkarteen Erregistroan inskribatutakoa.
c) Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Legezko ordezkaria elkartearen Idazkaria bada, elkartearen Idazkariak egindako dokumentua, eskaera sinatu duen pertsona hori Elkarteko lehendakaria dela jasoko duen agiria (HI5001_D003 Egiaztapena auzo-igogailuen Elkarteko Presidentea eredua). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
d) Zerga Gipuzkoatik, Bizkaitik edo Arabatik kanpoko lurraldeetan ordaindu behar izanez gero, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
e) Elkarte eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiri eguneratua, eskaera egin duen elkartearen identitarearekin bat etorri behar dena; ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo HI5001_D002 Titularra-kontua orria behar bezala beteta eta banketxeak emandako zigiluarekin.
f) Dirulaguntzari egotzitako gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua, HI5001_D004 Gastuen eta diru-sarreren zerrenda ereduaren arabera behar bezala beteta eta sinatuta. Gastuen eta diru-sarreren zerrenda hau formatu editagarrian ere aurkeztu beharko da. Diru-sarrerek eta gastuek bat etorri behar dute.
g) Fakturak edo froga-balio baliokidea duten ordezko dokumentuak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, egindako gastua egiaztatzen dutenak, ordainketa-egiaztagiriekin batera, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (HI5001_D004) emandako ordena-zenbakiaren arabera korrelatiboki ordenatuta. Gastu berari dagozkion fakturen artxiboek GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDAN (HI5001_D004) adierazitako ordena-zenbakiarekin izendatuta egon behar dute.
- Banku-transferentzia bidez egin beharko dira 400 euro edo hortik gorako ordainketa guztiak.
- 400 eurotik beherako eskudiruzko ordainketak baino ez dira onartuko. Hornitzailearen ordainagiria aurkeztuz egiaztatuko dira, behar bezala sinatuta, ordainketa egiten duen subjektu zorduna eta gastuaren kontzeptua identifikatuta. Hornitzaile berari egindako ordainketak ezin izango dira zatikatu murrizketa hori saihesteko.
h) HI5001_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta sinatuta.
i) Jarduerak garatzeko hornidura, obrak edo zerbitzuak kontratatu badira eta diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoa 15.000 €- tik gorakoa (BEZik gabe) bada hornidura- eta zerbitzu kontratuetarako, edo 40.000 €-tik gorakoa (BEZik gabe) obra-kontratuetarako, hornitzaile desberdinen hiru eskaintza. Honako kasu hauetan: a) kontratuaren objektuaren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen dituen behar besteko erakunderik ez dagoenean, b) gastua dirulaguntza eman aurretik egin denean edo/eta c) aurkeztutako eskaintzen artean proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratu ez denean, salbuespen horiek justifikatzen dituen dokumentua.
a), b) eta c) dokumentuen kasuan deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren eskaeran, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, 2 hilabetekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:
https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/938955
Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Daborduko eginda dauden jarduera batzuei ematen zaien dirulaguntza izatean, dirulaguntza eskaerarekin batera egingo da diruz lagundu daitekeen jarduera bete izanaren justifikazioa eta jasotako diruaren aplikazioari dagokion justifikazioa edo zuriketa, deialdian ezartzen den dokumentazioa aurkeztuta.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Deialdia 2026 Ikusi | Jaitsi (222.7 KB) |
|
HI5001_D002 Titularra-kontua Ikusi | Jaitsi (67.1 KB) |
|
HI5001_D003 Egiaztapena auzo-igogailuen Elkarteko Presidentea Ikusi | Jaitsi (48.9 KB) |
|
HI5001_D004 Gastuen eta diru-sarreren zerrenda (formatu irekia) Jaitsi (6.8 KB) |
|
HI5001_D004 Gastuen eta diru-sarreren zerrenda (excel formatua) Jaitsi (14.7 KB) |
|
HI5001_D005 Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena Ikusi | Jaitsi (123.4 KB) |
| Egin tramitea internet bidez |
|---|
| Hasi tramitea Egin tramitea online |