2023 urtean auzo-igogailuak mantentzeko gastuetan laguntzeko dirulaguntzak (2024ko deialdia)
Deskribapena: 2023 urtean auzo-igogailuak mantentzeko gastuetan laguntzeko dirulaguntzen eskaera egitea.
Hartzailea: Dirulaguntza hauek auzo-igogailuen erabiltzaileen elkarteek eskura ditzakete —betiere, DLO-ren 13.2 artikuluak ezartzen dituen debeku horietako batean ere sartzen ez badira— behar bezala eratutako elkarteek, alegia. Igogailuek bizitegi-aldeetara heltzeko irisgarritasuna eskaini behar dute eta gutxienez 50 etxebizitzari edo 8 pegorari zerbitzu ematekoak izango dira.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntza “honenbeste batean” emango da, zenbatekoak hauek izanik:
- Igogailu-instalazioa mantentzeko eta zaintzeko gastu orokorrengatik emango den dirulaguntzaren zenbatekoa igogailu bakoitzak urteko izan dituen kostuen honenbesteko batekoa izango da, faktura bidez justifikatua, baina zenbatekoa ezingo da izan igogailuko 6.000 eurotik gorakoa.
Eskaera egiteko epea: 2024ko irailaren 11tik azaroaren 8ra (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
- Elkartearen IFZ/IFK.
- Elkartearen eraketako eskritura, Elkarteen Erregistroan inskribatutakoa.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Legezko ordezkaria elkartearen Idazkaria bada, elkartearen Idazkariak egindako dokumentua, eskaera sinatu duen pertsona hori Elkarteko lehendakaria dela jasoko duen agiria. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, elkarte eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa..
- Elkarte eskatzailearen banku-kontuaren titularitatearen frogagiria, eskaera egin duen elkartearen identitarearekin bat etorri behar dena; ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” inprimakia, behar bezala beteta eta banketxeak emandako zigiluarekin.
- Diruz lagun daitezkeen gastuen fakturak.
- Beste erakunde batzuei dirulaguntzak eskatu bazaizkie, egindako dirulaguntza eskaera horien zerrenda, edo bestela, eskuratu diren dirulaguntzen zerrenda, zenbatekoa eta xedea zehaztuta.
Aurretik, beste administrazio-espediente batzuetarako, Udalean aurkeztu den dokumentazioa ez dago berriro ekarri beharrik.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, 2 hilabetekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/783269
Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Daborduko eginda dauden jarduera batzuei ematen zaien dirulaguntza izatean, dirulaguntza eskaerarekin batera egingo da diruz lagundu daitekeen jarduera bete izanaren justifikazioa eta jasotako diruaren aplikazioari dagokion justifikazioa edo zuriketa, deialdian ezartzen den dokumentazioa aurkeztuta.
Deskargatu dokumentuak |
---|
2024ko deialdia: 2023 urtean auzo-igogailuak mantentzeko gastuetan laguntzeko dirulaguntzak Ikusi | Jaitsi (266.1 KB) |
Elkarteko presidentearen izendapena Ikusi | Jaitsi (48.9 KB) |
Titular-kontua Ikusi | Jaitsi (67.1 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |