Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

AZITAIN-Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua

Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutua Azitain auzoan du egoitza eta instalazio zabal eta egokituak ditu, eskainitako zikloak burutzeko guztiz hornituriko tailerrekin. Zentroa oso ondo dago komunikatua, Azitaingo tren geltokia eta autobus geltokia metro gutxitara aurkitzen baitira. Irakasle-taldea esparru ezberdinetan espezializatutako pertsonek osatzen dute, ikaslegoaren beharretara egokitzen den lan-talde bat sortuz eta neurrira egindako heziketa eskainiz.

Eskaintza

  • Etxebizitzen mantentze lanetarako oinarrizko profesionala
  • Sukaldaritza eta jatetxe arloa

Ziklo hauek bi urteko iraupena dute, eta lantegietan egindako praktikak eskaintzaren barnean aurkitzen da. Tailerren edukiez gain, oinarrizko beste ikasgaiak ere lantzen dira ikasleen beharretara moldatuak, eta orientazio pertsonalizatua eskaintzen zaie ikasleei bai jarrera, formazio eta lan arloan. Guzti hau pedagogia berritzaileak erabiliz lantzen da eta honen gehigarri bezala, jarduera ludikoak eta motibagarriak eskaintzen dira, kirolaren eta musika tailerraren bitartez eta irteerak antolatuz.

Nori zuzendua

15 eta 17 urte artean dituzten gazteentzat. D.B.H. ko 2.maila gaindituta izanda, irakasleen gomendioz bide alternatiboak bilatzen dituzten ikasleei zuzendua. Eskaintza ez da soilik Eibarko ikasleentzat, baizik eta Euskal Autonomia Erkidego osoko gazteentzat.

Matrikulazio epea

2018-2019 ikasturterako matrikulazio epea ekainaren 4tik 15era bitartean egongo da zabalik eta institutuan egin beharko da.

Informazio gehiago

Helbidea: Azitain, 2. 20600 Eibar (Gipuzkoa). E-posta: info@impfbeibar.org. Telf: 943208126