Bideoak
I Mika Fest
Eibarrek Mika Fest ekitaldiaren lehen edizioa hartu du joan den larunbatean. Aintzindaria Euskadin, ekimenak Eibarrera ekarri du «Hallyu» mugimendua edo «Koreako Olatua», Hego Koreako kulturaren adierazpen ezberdinek mundu osoan zehar lortu duten ospe ikusgarria azaltzen duen masa-fenomenoa. Eibarko Udaleko Kultura Sailak antolatu du ekitaldia, Alex Robleño “Alxshow” influencerrarekin eta Euri dantza taldearekin elkarlanean. Bereziki Asiako dantzak gustuko dituzten pertsonei zuzenduta egon da, batez ere cover dance-aren, hau da koreogrfia bat imitatzeko edo egokitzeko teknikaren zaleei.
2023ko Arrateko jaiak 2023/09/09
XXXIII Toribio Echevarria Sariak 2023/07/07
San Juanak Eibarren 2023 (2) 2023/06/26
San Juanak Eibarren 2023 (1) 2023/06/26