Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren eta Teknikerren arteko hitzarmena

Diana Morant Zientzia eta Berrikuntzako ministroak gure hiria bisitatu zuen, zortzi hilabetetan bigarren aldiz, otsailaren 16an, bere ministerioak eta Teknikerrek adostu duten hitzarmenaren sinaduran parte hartzeko. Akordio honen bidez, Zientzia eta Berrikuntzako ministerioak milioi bat euro jarriko du, teknologia berritzaile eta aurreratutako enpresa-proiektuak hartu nahi dituen Erisonoko urbanizazio-lanei aurre egiteko.