Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

XXXIII Toribio Echevarria Sariak

Joan den asteazkenean, uztailak 5, Toribio Echevarria sarien 33. edizioa ospatu zen. Tekniker zentro teknologikoaren instalazioetan egin da ekitaldia, eta Euskadiko ekintzaile-, enpresa-, zientzia-, hezkuntza- eta erakunde-arloko ordezkari ugari bildu dira. Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Jon Iraola Eibarko alkateak eta Estibaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak hartu dute parte. Bio/Osasun eremuko bi enpresa-proiektuk jaso dituzte sari nagusiak Toribio Echevarria-Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Sarien 33. edizioan, gaur goizean Eibarren banatu direnak. Mikrobiomik, ‘Ideiak/Enpresa Proiektuak’ kategorian, eta Glucovibes, ‘Enpresa Berria’ kategorian, beren ikuspegi berritzaileagatik eta merkatuan duten inpaktu-potentzialagatik hautatu dira.