XII. Ikasenpresa azoka

Eibarrek Ikasenpresa Azoka hartu zuen otsailaren 9an. Pandemiaren ondorioz bi urte eten ondoren, normaltasunera itzuli da ekimena eta 12. edizio honetan Arabatik, Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorritako 1.800 ikasle inguru gerturatu dira gure hirira. Tknikak antolatuta, Eibarko Udalaren eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeen laguntzarekin, 350 bat Ikasenpresek erakutsi zituzten euren produktuak goiz osoan zehar Txaltxa Zelain eta Untzagan.