Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Veronica Forqueren Hitzaldia. Antzerki jardunaldien inagurazioa.

Eibarko 39. Antzerki Jardunaldien inaugurazio hitzaldia hartu du Coliseo Antzokiak. Veronica Forque antzezleak eman die hasiera Jardunaldiei, “Aktorearen alaitasuna”  izenburuko hitzaldiarekin. Forquerequin batera, David Barbero, Pedro Barea eta Jokin Oregi euskal antzerkiaren ordezkari ezagunak aritu dira Coliseoko antzeztokian. Gonbidatuek Veronica Forquerequin edukitako solasaldiari esker, gerturatutako publikoak gertutik ezagutu ahal izan du Madrilgo antzezlearen alderdi pertsonal eta artistikoaren hainbat xehetasun.