Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Artxiboak irratiari eskaini dio "Artxiboen Nazioarteko Eguna"

Eibarko Udal Artxiboak Artxiboen Nazioarteko eguna ospatu zuen ekainaren 9an. Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak sortu zuen ospakizun hau, dokumentazioaren inguruan egiten den lanari buruz sentsibilizatzeko. Aurten irratiari eskaini zaio jardunaldia, Eibarren ezarri zenetik 70. urteurrena betetzen delako.