Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Txopitea eta Pakea" Eskulturaren tokialdaketa.

Azken bost urtetan Alfa Arteko instalazioetan gordeta egon ondoren, Jorge Oteizak Daniel Txopitea lagunari Txopitea eta Pakea eskeinitako eskultura Anbulatorioko parkean kokatu berri dute. Oteizak Udaletxeari 1998.urtean emandako eskultura Errebal kalean egon zen hasiera batean, baina bertatik kendu zuten merkatu plazako eraispen lanak hasi zirenean.

Errebaleko proiektua luzatzen ari dela ikusita, Udaletxeak, Daniel Txopitearen familiarekin eta Oteiza Museoaren arduradunekin batera, Txopitea eta Pakea eskulturari kokapen berria ematea erabaki dute