Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Etxebarria XXIII. edizioaren aurkezpena.

Toribio Etxebarria Sarien 23.edizioa, Ekintzaletza berritzaileari Euskadi Sariak, aurkeztu ziren atzo. Miguel de los Toyos Eibarko alkateak eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoa Berrilaneko presidenteak jakinarazi zituzten, 100.000 euro baino gehiago banatzen dituzten sari hauen xehetasunak. 1990.urtean jaio ziren Toribio Etxebarria Sariak, berrikuntza, sortzeko ahalmena, kreatibitatea, enpresen garapena eta, bereziki, berrikuntza teknologikoa bultzatzeko asmoarekin. 22 urte beranduago, helburu berbera dute. Sariei buruzko dokumentazioa (oinarriak, galdeketa, izenemateko boletina etabar) www.bicberrilan.com orrian eskura daiteke. Kandidaturak aurkezteko epea otsailaren seian amaituko da.