Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Echevarria XXV. Sariak

Toribio Echevarria Ekintzailetza Berritzaile Sarien 25.edizioaren sari banaketa ospatu zen joan zen astean. 
Ideia / Enpresaritza Proiektuak Saria, DENEB Medicalek eskuratu zuen, laser bidez gidaturiko zirugia sistema baten diseinu, garapen eta merkaturatzeari esker. Atal berberan InfectoScanek lortu zuen Teknologia Saria.
Enpresa Berria atalari dagokionez, Hapiick enpresa eibartarrak eskuratu zuen saria. Puntu estrategikoetan kokaturiko armairu automatizatu eta telekudeatuen bitarteko E-commercerako mikrologistika zerbitzu berritzailea aurkeztu zuen.
Teknologia Saria Idon System enpresarentzat izan zen eta Nazioartekotze Saria, Vitia mediku-laguntza aurreratuak lortu zuen.
25.edizio honetan saritutako Enpresa ekimen eibartarra , azkenik, kirol apustuen merkaturatzerako teknologia garatzen duen Grupo Kirol izan zen.