Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Echevarria sarien 33. edizioaren aurkezpena

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak Toribio Echeverria Sarien 33. edizioa aurkeztu zuten apirilaren 24an. Ekintzailetza berritzailearen erreferentzia nabarmena dira sariak Euskadin. Ekimen ekintzaileak aitortzeko eta beren sortzaileak jardueraren hasieran laguntzeko sortu ziren Toribio Echevarria sariekin hitzordu berria dute, beraz, izaera berritzailea eta zientifiko-teknologiko nabarmena duten Euskadiko startupek eta enpresa-proiektuek.