Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Echevarria sarien 32. edizioaren aurkezpena

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak Toribio Echevarria Sarien 32. edizioaren xehetasunak azaldu zituzten joan den ostegunean. Euskadiko enpresa-ekimen ekintzaileak aitortzeko eta ekintzaileei beren jarduera-hasieran laguntzeko sortutako sari hauek, erreferente bilakatu dira Euskadiko ekintzailetza berritzailean. Sarien diru-kopurua eta saritutako enpresa batzuen bilakaera oso baliagarriak dira, Euskadin startup eta enpresa-proiektu berriak garatzen laguntzeko.