Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Echevarria Sarien 30. edizioaren aurkezpena

30. urteurrena ospatuko dute aurten Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatutako Toribio Echevarria sariek. Irailaren 15ean aurkeztu dute berrikuntzekin datorren 30.edizio hau. Euskadiko ekimen ekintzaileak bultzatzeko eta ekintzaileak euren jardueraren hasieran laguntzeko sortu ziren sariak eta asmo horrekin ekimenari, berrikuntzari, gaitasun ekintzaileari, sorkuntzari eta enpresa garapenari lotutako balioak sustatu dituzte hiru hamarkada hauetan. 30.edizio honetan, bi berrikuntza daude: alde batetik data, pandemiaren eraginez atzeratu baita; eta bestetik “Espezializazio estrategikoa” izeneko sari berri bat emango da.