Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Echevarria sarien 28. edizioaren aurkezpena

Toribio Echevarria sarien 28.edizioa aurkeztu zuten asteartean. Euskadi mailako ideia eta proiektu ekintzaileen lehiaketa nabarmenena dugu. Miguel de los Toyos Eibarko alkateak eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari gerenteak aurkeztu zuten deialdia. Orain dela 28 urte sortu ziren Toribio Echevarria Sariak, helburu garbiekin: oinarri teknologikoko ideia eta enpresa berritzaileak garatzea, kalitatezko enpleguaren sortzea erraztea, enpresetan berrikuntza teknologikoa bultzatzea eta ekintzailearen garrantzia azpimarratzea.