Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Sukaldatzen made in Eibar" erakusketa

“Tripontziak” ekimen gastronomikoarekin batera, Eibarko Armagintzaren Museoak “Sukaldatzen made in Eibar” erakusketa antolatu du. Bertan, Eibarko enpresek sortu eta fabrikatu zituzten, eta gure eta hainbat lurraldeko etxeetan erabiltzen ziren etxe-tresna eta produktu txikiak ikus daitezke. Gasezko sukaldeak, tostagailuak, kafeterak eta Eibarren egindako beste hainbat etxeko-tresna txiki sartu ziren etxeetan, 60.hamarkadako enpresari eta beharginen argitasunari esker. Horrela, besteak beste, Boj, Arizaga, Solac, Jata, Industrias Albizuri, Aitor, Industrias Alzuca edo Irazolako produktual ikus daitezke, garaiko material grafiko eta publizitarioarekin batera.