Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

SpermSelect eta Cyber Surgery, Toribio Echevarria Sarien 28. edizioko irabazleak

Osasunaren arlora zuzendutako bi proiektu gailendu dira Toribio Echevarria – Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Sarietan. 28.edizio honetan SpermSelectek irabazi du Enpresa Ideiak/proiektuak kategorian eta Cyber Surgeryk, Enpresa Berria kategorian. Sari banaketa uztailaren 18an ospatu da Eibarko IK4 Tekniker zentroan. Saria eskuratu du. Iñaki Goenaga Saria, berriz, hurrengo ikasturtean bere fundazioaren 50.urteurrena ospatuko duen Eibarko Unibertsitate Laboralarentzat izan da. Azkenik Iñaki Goenaga Eibarko Enpresaren Saria Teknimapek irabazi du. Orain dela 25 urte sortuta, Teknimapek ingurumen-aholkularitzako zerbitzuak eskaintzen ditu, bereziki industria-ingurunera zuzendutak.