Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

NANaren bulegoaren inaugurazioa Eibarren

Nortasun Agiri Nazionala eta Pasaportea lortu eta berritzeko Eibarko bulego berria inauguratu zuten urtarrilaren 10ean. Zerbitzu hau Eibarko Udalaren eta Estatuko Administrazioaren arteko akordioaren emaitza da eta, berari esker, Udaletxearen beheko solairuan gune bat prestatu da dokumentu horiek lortu eta berrizteko.