Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mogel Isasi eskola jasangarria eta ingurugiroarekin konprometitua.

Mogel Isasi ikastolak badauka Eskola Jasangarri eta ingurugiroarekin konprometituaren ikurra, atzo Juan Angel Balbas Debegesako gerentea eta Miguel de Los Toyos Eibarko alkatearen eskuetatik jaso ondoren. Mogel Isasi, horrela, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Ingurugiro sailek emandako ziurtagiri hau merezi duen Eibarko lehen hezkuntza zentroa da. Mogel Isasik bederatzi urtetan zehar egindako lan gogorraren emaitza da lorpen hau.