Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mario Onaindia Fundazioak Eibarri utzi dio bere fondo dokumentala.

Erakunde biek sinatutako hitzarmenari jarraituz, eta ostegunean plazaratu zutenez, Mario Onaindia Fundazioak Eibarko Udaletxeari utzi dio bere fondo dokumentala. Bada hainbat urte Mario Onaindia Fundazioak frankismoaren aurkako borroka demokratikoaren memoria historikoa lantzen duela, iturri desberdinek lagunduta. Proiektu honek jarduera politiko eta sindikala garatzen duten pertsonen artxiboak biltzen ditu, beren militantziarekin harremanatutako korrespondentzia, idatzizko dokumentoak, kartelak edota pegatinak jasoz.