Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lolita Floresek eman die hasiera 43. Antzerki Jardunaldiei

Eibarko Antzerki Jardunaldien 43. edizioa atzo asteazkena, otsailak 26, jarri zen martxan. Ohikoa den bezala, antzezpenaren munduko ordezkari batek eskainitako solasaldiak eman zien hasiera Jardunaldiei. Oraingo honetan, Lolita Flores aktore eta abeslariak hartu zuen ardura. Coliseo Antzokia ia bete egin zen «Actrices de raza» izenpeko hitzaldiarekin disfrutatzeko. Bere lanari buruz eta artistez betetako familia izateak bere karreran izan duen eraginaz hitzegin zuen Lolitak.