Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

I. Estetika Azoka Eibarren

Udaletxeko Garapen ekonomikoa, enplegua eta berrikuntza batzordeak eta Eibarko Merkataritza Gune Irekiak antolatuta, I. Estetika Azoka ospatu da joan den asteburuan Eibarren. Belar-dendak, ileapaindegiak, parafarmaziak, estetika zentroak edota drogeriak, estetika arloko enpresa eibartar ugari bildu zen Unzagan kokatutako karpan.