Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hiriak martxan: jarduera fisikoa eta toki garapena

Eibarko Udalak agur esan zion Europako Kirol Hiriaren urteari «Hiriak martxan: jarduera fisikoa eta toki garapena» izeneko jardunaldia antolatuz. Arlo desberdinetako profesionalek eta adituek hartu zuten parte Coliseo Antzokiak eta Errebal Plaziak azaroaren 16an hartu zuten ekitaldian. Kirolak eta jarduera fisikoak lurraldean, gizartean eta ekonomian duten eraginaren inguruko ideien eta ikuspegien trukea bultatzea zen jardunalduaren helburu nagusia. Elkarrizketa irekiak egin ziren, profesionalen, adituen eta hiritarren arteko begirada bateratu bat eraikitzeko.