Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gurasoak ere eskolara 2023-2024

Eibarko Udalak eta hiriko euskaltegi biek, Udal Euskaltegiak eta AEK Euskaltegiak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeen gurasoentzat maila ezberdineko euskara ikastaroak antolatu dituzte aurten ere. Izena eman nahi duten gurasoek urriaren 26a baino lehen egin beharko dute beren seme-alaben ikastetxean. Eskolak astean bi egunetan emango dira, eskola-orduetan, eta seme-alabak matrikulatuta dauden ikastetxean egingo dira.