Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gerra Zibilaren interpretazio zentroaren inaugurazioa Arraten

Gerra Zibilaren Interpretazio Zentroa inauguratu zen larunbatean Arrateko Aterpetxean, eguraldi kaxkarrari aurre eginez. Urte luzetan zehar egindako lanaren emaitzak ikus daitezke honezkero, Arrateko Aterpetxeko beheko solairuan egokitutako txokoan. Zazpi hilabetetan zehar Arrate, Akondia eta Kalamuan kokatutako frontearen errealitatea ezagutaraztea da Zentroaren helburua. Izan ere, Gerra Zibilaren lehen urtetako bataila gogor eta odoltsuenetakoak bertan sufritu ziren.