Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gabonetako kanpaina Eibarren

Eibarko Merkatalgune Irekiak aurten ere martxan jarri du Gabonetako kanpaina, eta horren barruan ekintza ugari eta era askotakoak antolatu ditu. Kanpainaren helburua hurrengo asteetan herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea da. Ohiko ekintzez gain -hainbat gunetan jarritako barrakak, Astelena frontoiko umeen parkea eta kaleetako argiak- aurten Erosketa Bonoa ere izango da. Bono horrekin  40 euro ordainduta 50 euroko balioa duten erosketak egin daitezke.