Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eukaltzaindiak Eibarren egin zuen osoko bilkura Juan San Martin omentzeko

Juan San Martin omendu du Eibarko Udalak, bere seme kuttunetakoaren jaiotzaren mendeurrenean. Horretarako, Euskaltzaindiari eskatu zion bere ekaineko ohiko bilkura Eibarren egitea, San Martinek etengabe egin baitzuen lan euskararen alde erakundearen baitan, hizkuntzak haizea kontra zuen garaietan.