Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Erregeen kabalgata Eibarren

Opari banaketari ekin baino lehen, Errege Magoek arratsalde zalapartasua bizi zuten larunbatean Eibarko kaleetan.

Arratsaldeko bostetan, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ipuruako Polikiroldegira joan ziren, Ballet Eibarres-eko neskek eta Eibarko Dantza Garaikideko taldeak urtero eskeintzen duten emanaldiarekin disfrutatzeko asmoz.

Zazpiretan, karrozak hartu eta, Untzagan hasita, hiru Erregeek desfileari ekin zioten, gozokiak eta poza banatuz hiriko kale garrantzitsuenetan.

Aurten ere, milaka pertsona bildu ziren Errege Magoei harrera egiteko