Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian" erakusketa

Grabazio hau "Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian" erakusketaren bisita birtuala da. Erakusketa 2020ko martxoaren 13an egitekoa zen. Martxoaren 8ko lantaldeak antolatu du, beste talde eta pertsona batzuen laguntzarekin. Azken urteotan partekatutako esperientziarekin kalitate handiko ekimenak egiten ari gara, eta hau da horren adibide. Lan, ideia, denbora, ahalegin eta ilusioarekin Eibar eraiki duten emakume guztiei eskaini nahi diegu grabazio hau. Izan ere, emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango. Eskerrik asko!