Emakumeen Eibarko Hiria I. Sari nagusia

Emakumeen Eibarko Hiria Lehen Sari Nagusia ospatu da joan den asteburuan. Ehun bat txirrindularik osatutako pelotoiak irteera eta helmuga Eibarren zuen 78 kilometrotako ibilbide gogorrari aurre egin behar izan zion eta baita eguraldi izugarriari ere. Sopela Women's Team taldeko Sara Martinek eskuratu zuen Eibarko Hiria Sari Nagusia, emakumeen Euskaldun Txapelketaren bigarren proba.